Bilatzailea :
Menura itzuli
24 urt 2019
Ekitaldia Bizkaiko Teknologia Parkeko Auditoriumean (Zamudio) egin da 2019ko urtarrilaren 24an, 09:00etatik 13:45era bitartean, eta Eusko Jaurlaritzako Teknologia eta Berrikuntzako Sailburuorde Estíbaliz Hernáez izan du irekierako buru. Hazitek SecureGrid proiektuak hiru urteko ibilbidean lortutako emaitzak bistaratzeaz gain, jardunaldiak Zibersegurtasun Euskal Zentroko (BCSC) Head of CSIRT Services Asier Martínez izango du partaide, Red Eléctrica de España (REE), Iberdrola, EDP eta Endesa bezalako sare elektrikoaren erreferentziazko operadoreen ordezkariekin batera.
Jardunaldiak amaiera eman dio, ZIV -liderra-, Arteche, GE, Ingeteam, ITS Security, Ormazabal eta Energia Klusterra tarteko dituen 7 enpresaren arteko partzuergoak, Tecnaliarekin eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko beste eragile batzuekin batera eta Eusko Jaurlaritzaren babespean (Hazitek programaren bitartez) sustatu duen proiektuari. Zibersegurtasunaren arloko ezagutza berria eta hobetutako produktuak ikertu eta garatzea izan da proiektu honen lorpen nagusia, elektrizitatea banatzeko sareen eta, bereziki, azpiestazioen eta IED (Intelligent Electronic Devices) deritzon ekipamendu elektronikoaren mesedetan.
Proiektuan, IEDetarako zibersegurtasun eredu bat zehaztu da, IEEE1686 estandarrean oinarrituta eta sakoneko defentsaren paradigmari atxikitako erreferentziazko arkitektura batez hornituta, eta horiek abiapuntutzat hartuz, hainbat hobekuntza identifikatu eta aplikatu zaizkie fabrikatzaile bakoitzaren ekipo elektronikoei, hasierako segurtasun-maila ertaina maila altua bihurtuz. Hobekuntza hauen osagarri gisa, erasoak detektatzeko sistema eta hacking etikorako tresna garatu da: SecureGrid Hacking Tool Box.
Jardunaldian zehar, proiektuaren barruan garatutako produktu eta tresna berrien prestazioak ezagutzera emateaz gain, hizlariek zibersegurtasunaren arazoari aurre egiteko moduari buruzko ikuspegia azaldu dute, baita erronkak, beharrak eta abian diren ekintzak ere, eta esparru honetan etorkizunera begira eman beharreko hurrengo pausoak argitu dituzte.
JARDUNALDIAREN AURKEZPENAK:
Hitz gakoa
Jarduerak
C/ San Vicente 8, Edificio Albia II.4ª plta Dpto. B. Dcha. 48001 Bilbao
Tel. 94 424 02 11
mail@clusterenergia.com