Bilatzailea :
Menura itzuli
1 Eka 2023
TEAM (liderra), TTI, TUBOS REUNIDOS, TAMOIN eta IBERDROLA enpresek, Euskadiko Energia Klusterra eta SIDEREXekin batera, 1,6 M€ lortu dituzte PERTEaren deialdian, hidrogenoa gatz-barrunbe batean biltegiratzeko sistema integrala garatzea eta industria-proiektuetarako bideragarritasun tekniko-ekonomikoa zehaztea helburu dituen H2SALT proiektua gauzatzeko.
Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planean jasotako “4. pizgarri-programa: hidrogeno berriztagarriaren ezagutza eta berrikuntzaren balio-katerako pizgarri-programei atxikitako oinarrizko ikerketa-erronkak, pilotu berritzaileak eta funtsezko gaikuntza-teknologiei buruzko prestakuntza” delakoari dagozkion laguntzak emateko behin-betiko ebazpenaren ondoren, 1,6 M€ eman dira PR-H2CVAL4-C1-2022-0072 kodearekin H2SALT proiektua garatzeko.
H2SALT proiektuak egungo erronka garrantzitsuenetako bati helduko dio: etengabe haziz doan hidrogeno berriztagarriaren sektorerako produktu eta soluzio berrien integrazioa. Egun, estatu zein Europa mailan, hidrogenoa lurpean biltegiratzeko teknologia garatu gabe dago, eta ez dago biltegiratze-mota hori egiten den lekurik.
Estatuan, lurpeko biltegiratzea gas naturalera mugauta dago, eta Europako kontinentean zenbait biltegiratze daude gatz-barrunbeetan, baina hidrokarburoetarako erabiltzen dira, ez hidrogenoa biltegiratzeko. Nolabaiteko ezagutzarik eza eta mugapenak daude eskala handiko biltegiratze-sistema egonkor eta ihesik gabea erabilgarri izateko.
Ildo horretan, H2SALT proiektuak hidrogenoa lurpeko gatz-barrunbeetan modu seguru, eraginkor eta errentagarrian biltegiratzeko beharrezkoak diren soluzio teknologikoak ikertu eta garatuko ditu datozen hiru urteotan, teknologia garatzea ekarriko duen hazkunde eta aurrerapen teknologikoa aurreikusiz.
Proiektuaren helburu nagusia da hidrogenoa gatz-barrunbe batean eta baldintza geologikoen arabera biltegiratzeko sistema integrala garatzea da, industria-proiektuetarako bideragarritasun tekniko-ekonomikoa zehazteaz gain. Proiektu honi dagozkio gasak haitzuloan duen egitura eta portaera-aztertzea, eta injekzio-erauzketarako produktu tubularrak, haitzulora sartu aurretik eta haitzulotik atera ondoren gasari egin beharreko tratamendurako instalazio osagarriak, eta negozio-eredua garatzea.
Proiektu hau lankidetza bidezko lanaren emaitza izango da, eta horrexetan jardungo dute taldea osatu duten sektoreko lau enpresa espezializatuk (TEAM, TUBACEX TUBOS INOXIDABLES, TUBOS REUNIDOS eta TAMOIN), eta proiektuan jorratutako ikerketen emaitzen potentzialari buruzko interesa agertu duen IBERDROLA enpresak, izan ere, TECNALIA RESEARCH & INNOVATION eta TUBACEX INNOVACIÓNen ekarpenarekin (ZTBES-Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko zentro hauek azpikontratazioaren bidez parte hartuko dute) eta Euskadiko Energia Klusterraren eta SIDEREXen parte-hartzearekin (bi elkarte hauek emaitzen komunikazioaz eta dibulgazioaz arduratuko dira) zein IGMEko (Geologia eta Meatzaritza Espainiako Institutua) adituen laguntzarekin batera, H2SALT proiektuak hidrogenoa gatz-barrunbeetan biltegiratzeko proiektu globala kudeatzeko gaitasuna duen diziplina anitzeko taldea izango du.
Hitz gakoa
Berrikuntza
C/ San Vicente 8, Edificio Albia II.4ª plta Dpto. B. Dcha. 48001 Bilbao
Tel. 94 424 02 11
mail@clusterenergia.com