Bilatzailea :
Menura itzuli
WINDBOX Euskadiko lehen Fabrikazio Aurreratuko Zentroa da, sektore eolikorako azpisistema eta produktuen euskal hornitzaileen nazioarteko posizionamendu teknologikoa eta lehiakortasuna hobetzea xede duena.
Antec, Erreka, Glual, Grupo Wec, Hine, LauLagun eta Siemens Gamesa euskal enpresek, Energia Klusterraren trakziopean, WINDBOX ekimena abiarazi dute, multimegawatteko (5MWetik gorako) aerosorgailuetarako azpisistemak integratu eta balioztatzea ahalbidetuko duen lehen mailako ekipamendu berezia inplementatzeko.
WINDBOX 2014an sortu zen, Euskadiko Fabrikazio Aurreratuko Estrategiari atxikita, eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuna Saila, SPRI eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza du, IK4-Teknikerren babes logistikoaz gain.
C/ San Vicente 8, Edificio Albia II.4ª plta Dpto. B. Dcha. 48001 Bilbao
Tel. 94 424 02 11
mail@clusterenergia.com