Bilatzailea :
Menura itzuli
Proiektuak BIDERATU Modelizazio-Sistema Integratua deritzon modelizazio eta plangintzarako tresna garatuko du, eta honek, inpaktuak bereizita ebaluatuz, deskarbonizaziorako bideak sortu eta hautatzeko irizpideak eta informazio kuantitatibo garrantzitsua emango dizkie erabakiak hartzen dituztenei.
Hauexek dira tresnaren ezaugarri nagusiak:
Horrela, BIDERATUk teknologien eta sistemen osagai energetiko eta ekonomikoak ardatz dituen modelaketaren core-a garatu, eta analisiaren sakontasuna nabarmen hobetuko dituzten zenbait alderdi metodologiko gehituko dizkio: industria-sektorearen karakterizazio desagregatua, jasangarritasuna ebaluatzeko metodologiak eta ekonomia zirkularreko estrategien diseinua, eta IAko teknikak.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak (ELKARTEK 2021 programa) finantzatutako proiektu honek 500k€ inguruko aurrekontua du, eta 2022ko abenduan amaituko da.
BIDERATUren egiturak zortzi jarduera-bloke edo Lan Pakete (LP) ditu, ondoko eskeman ikus daitekeenez.
Lan-pakete honek BIDERATU Modelizazio Sistema Integratuaren diseinu kontzeptuala du ardatz, baita sistema osatzen duten eredu nagusien integrazioa ere.
Jarduera nagusiak:
Lan-pakete honek energia-sistemaren modelaketa zehatza egitea du helburu, horri atxikitako sektoreak bereizik: Industria, zerbitzuak, garraioa, bizitegiak, transformazioa eta banaketa, energiaren inportazioak eta esportazioak, etab. Modelaketa honen bitartez, abiapuntuko egoera ez ezik, energia arloko eskaeren eta kontsumoen bilakaera eta deskarbonizaziorako giltzarrizkoak diren teknologien eta bektore energetikoen bilakaera ere islatuko dira.
Lan-pakete honen bitartez, Euskadiko industria-sektorearen analisi integrala egingo da, industriaren CO2 isurpenak nabarmen murrizteko giltzarrizko prozesu eta teknologiak identifikatu ahal izateko.
Lan-pakete honen garapenak eta ebaluazioak zehaztuko dituen berariazko moduluan, industria-sektorea desagregatu eta 2. Lan Paketean garatutako sektore anitzeko modelaketan txertatuko da, industriak lan-pakete horretan duen karakterizazioari xehetasun handiagoa emanez.
Euskadiko sektore anitzeko eredu makroekonomikoa garatzea da lan-pakete honen helburua, deskarbonizazioaren inguruko politika eta bide desberdinen eragin sozioekonomikoak aztertzen lagunduko duen Input-Output ikuspegi dinamiko ekonometriko baten bitartez.
Hartara, Euskadiren 2050erako Klima Aldaketaren Estrategia ebaluatzeko BC3k garatu duen DERIO eredua eguneratu eta sakonduko da, etxeen modulua hedatuz, Sektore Publikoaren modulua garatuz, energiaren erabilera eta ekoizpenaren irudikapena hobetuz eta nazioarteko merkataritza modelizatuz.
Lan-pakete honek energia-trantsiziorako bideak modu egituratu eta koherentean definitzeko metodologia garatzea du helburu, eta horretarako, oinarritzat hartuko ditu IA-MLren bidezko sorkuntza automatizatu eta masiboa eta ebaluatutako energia-trantsiziorako bideak lehenesteko irizpideen haztapena.
Modelaketa integratuko ingurunearen kontzeptua probatzea da lan-pakete honen helburu nagusia, eta horretarako, industria-sektorearen deskarbonizazio jasangarri eta lehiakorrerako hainbat bideren simulazioa egingo da Euskadik 2050erako karbonoan neutroa den ekonomia zirkularrera egin beharreko trantsizio energetikoaren testuinguruan, tresnaren emaitzak ebaluatu eta baliozkotu ahal izateko.
Proiektuan izandako aurrerapenak eta emaitzak komunikatzeko estrategia definitu eta abian jartzea da 7. Lan Paketearen helburu nagusia, identifikatutako intereseko taldeen artean ahalik eta ikusgarritasunik handiena izan dezan, garatutako ezagutzaren eta teknologien transferentzia bultzatzeaz gain.
BIDERATU proiektuaren kudeaketa tekniko eta ekonomikoa gauzatzea da lan-pakete honen helburua.
C/ San Vicente 8, Edificio Albia II.4ª plta Dpto. B. Dcha. 48001 Bilbao
Tel. 94 424 02 11
mail@clusterenergia.com