Bilatzailea :
Menura itzuli
12 Uzt 2023
Jardunaldia Basque Trade & Investment-ek antolatu du Euskadi-Japón urtearen baitan, eta hogei entitate japondarrek parte hartu dute bertan.
Uztailaren 12an, asteazkena, Euskadi-Japón urtearen baitan Basque Trade & Investment-ek embaxada japoniarrarekin batera antolatuta “Japan Basque Country Hydrogen Mission” jardunaldia ospatu zen. Helburua izan zen euskal enpresei Japoniako negozio-aukerak ezagutaraztea hidrogenoaren energia-balio-katean dauden enpresa japoniar garrantzitsuenen bitartez, baita enpresen arteko elkar ezagutza eta euskal-japoniar enpresa-aliantzak sustatzea ere.
Hogei bat entitate japoniar bertaratu ziren ekitaldira, eta Euskadiko Energia Klusterrak hidrogenoaren arloan Euskadik dituen gaitasun industrial eta teknologikoak aurkezteko aukera izan zuen. Alderantzizko misio honetan aktiboki parte hartu duten beste entitate elkartuak H2SITE, INGETEAM, NORTEGAS, PETRONOR, SARRALLE eta TECNALIA RESEARCH & INNOVATION izan dira.
Informazio gehiago ondorengo estekan.
Hitz gakoa
Internazionalizazioa
C/ San Vicente 8, Edificio Albia II.4ª plta Dpto. B. Dcha. 48001 Bilbao
Tel. 94 424 02 11
mail@clusterenergia.com