CLUSTER CLUSTER

twitter linkedin flickr youtube
  • Menuan sartu

  • Edukira jo
  • Nortzuk gara
  • Arlo estrategikoak
  • Kluster aktibitateak
  • Bazkideen Albisteak
  • TXOSTENAK
  • SVE
  • Kontaktua

Menura itzuli

  • Hemen zaude:
  • Kluster aktibitateak
     
  • Nazioartekoa
     
  • Euskadiko Energia Klusterrak euskal erakundeen parte-hartzea koordinatu du Bilbon antolatutako European Hydrogen Energy Conference 2024 azokan

Nazioartekoa

11
Mar
2024

Euskadiko Energia Klusterrak euskal erakundeen parte-hartzea koordinatu du Bilbon antolatutako European Hydrogen Energy Conference 2024 azokan

  • facebook
  • linkedin
  • Twitteatu

Martxoaren 6, 7 eta 8an, Euskadiko Energia Klusterrak zenbait euskal enpresa eta erakunderen baterako parte-hartzea antolatu zuen European Hydrogen Energy Conference biltzarrean, eta horrenbestez, aukera paregabea eskaini zuen Euskadik eta bertako enpresa-sareak hidrogenoaren balio-kateko ekimenen erreferentetzat duten ikusgarritasuna areagotzeko. Standak 10 enpresa eta erakunde erakusketari bildu zituen.

EHEC 2024 biltzarrak 30etik gora herrialdetako 1.200 parte-hartzaile eta 80 enpresa erakusketari baino gehiago bildu zituen BECen, hidrogenoaren sektoreari dagozkion negozio-aukera eta B2B harreman berriak sustatzeko topaketa zientifiko eta teknologikorako gunea eskainiz.

Euskadiko Energia Klusterraren baterako standean parte hartu zutenen artean, H2SITE, ABC COMPRESSORS, TUBACEX GROUP, MUBIL, INVEST IN BASQUE COUNTRY, EUSKADIKO PARKE TEKNOLOGIKOA, TRAFAG eta TEKNIKER nabarmen daitezke, HIDROGENOAREN EUSKAL KORRIDOREArekin (BH2C) batera. Bertan, hiru eguneko jardunean, hidrogenoaren sektoreak planteatutako erronkei erantzuteko soluzioak, eskaintza teknologikoa eta gaitasunak aurkeztu zituzten, Euskadiko enpresen, erakundeen eta ezagutza-eragileen artean dagoen berrikuntza-potentziala eta lankidetza-ekosistema sendoa agerian utziz.

Euskadiko Energia Klusterrak gune berezia izan zuen standean, ELKARTEK eta HAZITEK programei atxikita Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza jaso duten I+G arloko lankidetza-bidezko hainbat proiektu ezagutzera emateko, PERTE bat barne.

• AVOGADRO proiektuak (HAZITEK), IBERDROLAk koordinatuta, soluzio teknologiko berritzaileak ikertzen ditu ibilgailu astunei eta trenei zuzendutako hidrogeno-hornitegien belaunaldi berrietarako, ihesen detekziorako nahiz BoP-erako zuntz optikoko sistemez horniturik, Euskadi etorkizuneko HRSen erreferentetzat aitortzen laguntzeko.

• H2INTEGRA proiektuak (HAZITEK), PETRONORek koordinatuta, hidrogenoaren ekosistema sortzeko soluzio fisikoak eta digitalak ikertzea du helburu, horren sorkuntza, banaketa eta amaierako erabilera konektatuz eta modu optimoan kudeatuz.

• H2BASQUE proiektuak (PRTR), TECNALIAk koordinatuta, funtsezko osagaiak garatzen ditu hidrogeno berdea sortzeko teknologia berritzaile hauetarako: AEM (truke anionikoko mintza) elektrolisia, PEM (truke protonikoko mintza) elektrolisia eta ziklo termokimikoak.

• ONTZHI proiektuak (ELKARTEK), TECNALIAk koordinatuta, hidrogenoa biltegiratu eta garraiatzeko teknologia eta soluzio seguruagoak, trinkoagoak, errentagarriagoak eta jasangarriagoak ikertzen ditu.

• H2MAT proiektuak (ELKARTEK), Mondragon Goi Eskola Politeknikoak koordinatuta, geruza anitzeko (entropia handiko aleazioa-interfasea-altzairua) egiturak diseinatu, fabrikatu eta ebaluatzea du helburu, egun hidrogenoa garraiatzeko aplikazioetan erabiltzen den altzairu herdoilgaitzaren mugapenei alternatiba bat eskaintzeko asmoz.

• H2SALT proiektuak (PERTE), TEAM GROUPek koordinatuta, hidrogenoa lurpeko gatz-barrunbeetan modu seguru, eraginkor, masibo eta errentagarrian biltegiratzeko beharrezko soluzio teknologikoak ikertu eta garatzea du helburu, horren hazkunde eta aurrerapen teknologikoa aurreikusiz.

• EKARRIH2 proiektuak (ELKARTEK), TECNALIAk koordinatuta, ekitaldi honetan egin zuen martxoaren 8an amaierako jardunaldia, eta hidrogeno-eramaile likido aurreratuak eta hidrogenazio eta deshidrogenaziorako teknologiak garatzea du helburu, hidrogeno-kopuru handiak distantzia luzeetan, kostu lehiakorrean eta ingurumenaren ikuspegitik modurik jasangarrienean garraiatu ahal izateko.

• HYPCOAT proiektuak (AEI), INNOVASTURIASek koordinatuta, hidrogenoa biltegiratzeko sistema berritzaile eta segurua garatzea du helburu, eraginkortasuna eta segurtasuna bermatzeko material hobetuak eta estaldurak erabiliz.


  • Tecnologia
  • Nazioartekoa
  • Berrikuntza
  • Talentua

Klik batean bilatu


Internazionalizazioa

Cluster de Energía

C/ San Vicente 8, Edificio Albia II.
4ª plta Dpto. B. Dcha. 48001 Bilbao

Tel. 94 424 02 11

mail@clusterenergia.com

  • Bilatzailea
  • Web Mapa
  • Lege Informazioa
  • Menu
  • Nortzuk gara
    • Nortzuk gara
    • Notzuk gara
    • Gobernu Organoak
      • Gobernu Organoak
      • Aktak eta dokumentuak
    • Plan estrategikoa
      • Plan estrategikoa
      • Documentos PECE 2026
    • Euskadiko energia-sektorea zenbakitan
    • Bazkideak
      • Bazkideak
      • Direktorioa
    • Nola bazkidetu
    • Zer eskaintzen diegu bazkideei
  • Arlo estrategikoak
    • Arlo estrategikoak
    • Sare Adimenduak
      • Sare Adimenduak
      • Smart Grids Basque Country
      • Neosub Proiektua
      • SecureGrid Proiektua
      • Bidelek Sareak Proiektua
      • RESINET proiektua
      • VIRTGRID proiektua
    • Energia eolikoa
      • Energia eolikoa
      • Wind Energy Basque Country
      • Offshore Wind Basque Country
      • Floating Wind Basque Country
      • DAEKIN proiektua
      • WIND2GRID proiektua
      • Ioenergy Proiektua
      • Seapower Proiektua
      • Modeol Proiektua
      • Windbox
      • FLOW proiektua
      • FLOAT&M proiektua
      • MEEVCE proiektua
      • MEGAWIND proiektua
      • KONFLOT proiektua
      • WILLOW proiektua
      • INTEGRIA proiektua
    • Olatuen energia
      • Olatuen energia
      • Wave Energy Basque Country
    • Eguzki Energia
      • Eguzki Energia
      • GRETHA
      • EKIOCEAN proiektua
    • Hidrogenoa
      • Hidrogenoa
      • H2 katalogoa
      • H2BASQUE proiektua
      • H2MAT proiektua
      • EKARRIH2 proiektua
      • AVOGADRO proiektua
      • H2SALT proiektua
      • ONTZHi proiektua
    • Errekarga Elektrikoa
      • Errekarga Elektrikoa
      • OPTICHARGER
      • BIDERATU
    • Industriaren deskarbonizazioa
      • Industriaren deskarbonizazioa
      • Proyecto BEROA
    • Low Carbon Solutions
      • Low Carbon Solutions
      • Oil&Gas Basque Industry
      • SmartO&G
    • EUROPAR PROIEKTUAK
      • EUROPAR PROIEKTUAK
      • INTERREG DURABLE
      • INNTERESTING
      • ATELIER
      • PLATOON
      • DOCC-OFF
      • Space2IDGO
      • ELBE EUROCLUSTER
      • SHAR-Q
      • Nessie
      • Bluesare
      • ESECA proiektua
  • Kluster aktibitateak
    • Kluster aktibitateak
    • Tecnologia
    • Nazioartekoa
    • Berrikuntza
    • Talentua
  • Bazkideen Albisteak
    • Bazkideen Berriak
    • Ekitaldiak
    • Programak eta laguntzak
    • Formakuntza ikastaroak
    • Lizitazioak
  • TXOSTENAK
    • TXOSTENAK
    • Nazioarteko Merkatuen Txostenak
    • Txosten teknologikoak (mintegiak eta hitzaldiak)
    • Araugintzako txostenak, politika publikoak eta estrategiak
  • SVE
    • SVE
    • Energiaren testuinguru orokorra
    • Europako Batasuna
    • Elektrizitate sareak
    • Eolikoa
    • Eguzki energia
    • Itsas Energiak
    • Mugikortasun elektrikoa
    • Energiaren deskarbonizazioa
    • Low Carbon Solutions
    • Hidrogenoa
  • Kontaktua
Arriba
Kargatzen Kargatzen ...