Bilatzailea :
Menura itzuli
12 Urr 2023
EKEk, ESECA proiektuaren partzuergoarekin batera, bigarren eta hirugarren enpresa-misioak antolatu ditu Kenyara eta Ruandara urriaren 2tik 12ra bitartean, bi merkatuetan intereseko harremanak sortzeko eta energia berriztagarrien zein smart griden sektoreetako Europako enpresentzat aukera berriak jorratzeko. Kenyarako misioan energia-sektoreko Europako 10 enpresak parte hartu dute, Ormazabal eta Cegasa barne. Ruandarako misioak, berriz, 6 enpresa bildu ditu, tartean Arteche.
Kenyarako enpresa-misioa 2023ko urriaren lehen astean egin zen, hilaren 2tik 6ra alegia, eta Espainia, Frantzia, Italia eta Alemaniako 10 enpresa europarren 12 ordezkari bildu zituen, horien artean Ormazabal eta Cegasa euskal enpresenak.
Misioaren lehen egunerako, ESECAren partzuergoak workshop bat antolatu zuen, herrialdeko erakunderik garrantzitsuenek Kenyako merkatuaren potentziala eta negozio-aukerak aurkez zitzaten, eta Europako enpresak ezagutzera eman ziren aurkezpen labur baten bitartez. Misioari jarraipena emanez, “International Trade Fair & Conference on Power, Energy, Renewable & Electrical Industry" POWERLEC azokan parte hartu zuten (sorkuntza, energia berriztagarriak eta elektrizitatea baino ardatz ez dituen nazioarteko azoka), eta Europako ordezkaritzak stand bat izan zuen, bertaratutakoek parte hartu eta bilerak egiteko aukera izan zezaten. Aldi berean, "Renewable Energy Forum Africa" REFA 2023 hitzaldiak egin ziren (African Solar Energy Associationek eta SolarPower Europek antolatutako urteko konferentzia honek Afrikan energia berriztagarrien arloko inbertitzea sustatzea du helburu), eta bertaratutakoek Kenyako eragile nagusiekiko bilerak eta B2B saioak egiteko aukera izan zuten.
Misioa Ruandara abiatu zen hurrengo astean, urriaren 9tik 12ra bitartean, Afrikako eta Europako eragileen arteko energia-sektoreko lankidetza-ekitaldi batean parte hartzeko.
Ruandarako misioaren agendaren hasieran ere workshop bat antolatu zen, Europar enpresek Ruandako merkatuaren, finantzaketaren eta erregulazioaren aukerak ezagutu eta herrialde horretako erakunderik garrantzitsuenekiko intereseko lehen harremanak egin zitzaten. Kasu honetan, Europako ordezkaritzak Espainia, Frantzia, Italia eta Alemaniako 6 enpresaren 7 ordezkari izan zituen, horien artean Arteche. Workshoparen ondoren, ordezkaritzak, eragile afrikar eta europarren arteko epe luzeko lankidetza sortzea helburu duen LEAP-RE Komunitateak antolatutako LEAP-RE Stakeholder Forum ekitaldian parte hartu zuen. Ekitaldiak I+G proiektuetarako lankidetzara izan zuen ardatz, eta hainbat jarduera izan zituen, hala nola Europako proiektu eta ekimenen deskribapen orokorrak eta klima-aldaketa nahiz energia jasangarriari buruzko politiken tailer bat.
European Sustainable Energy Cluster partnership for Africa (ESECA) Espainia, Frantzia, Italia eta Alemaniako bost kluste europar (EKE, MEDEE, LE2C, MetaIndustry4 eta ECPE) kide dituen elkartea da. Elkarrekin 550 erakunde eta 290 ETE inguru biltzen dituzte. Energia berriztagarrietako eta energia elektrikoaren sorkuntza, banaketa eta transmisioko Europako enpresen arteko lankidetza sustatzea da ESECAren helburu nagusia, Saharaz hegoaldeko Afrikako merkatuetan (Senegal, Ghana, Kenya, Tanzania eta Ruanda) elkarren arteko helburuetan oinarritutako nazioarteko-plan bateratua garatzeko asmoz.
Hitz gakoa
Internazionalizazioa
C/ San Vicente 8, Edificio Albia II.4ª plta Dpto. B. Dcha. 48001 Bilbao
Tel. 94 424 02 11
mail@clusterenergia.com