Bilatzailea :
Menura itzuli
19 Ira 2024
Internazionalizazioa
Joan den irailaren 18an, Energia Klusterrak euskal industriako itsasoko sektore eolikoaren gaitasunak eta EKEko Energia Eoliko Flotatzailearen Lantaldeak garatutako estrategia eoliko flotatzailea aurkeztu zizkien sektore eolikoko enpresa japoniar batzuei, Basque Trade & Investment-ek Japan Wind Power Association-ekin batera antolatutako webinar batean.
Euskadi eta Japoniaren arteko elkarlanaren esparruan, bien arteko energia-sektoreen ezagutza eta lankidetza sustatzeko, Basque Trade & Investment-ek sektore eolikoko enpresa japoniarrei zuzendutako webinar bat antolatu zuen urriaren 18an. Bertan, euskal enpresek offshore sektore eolikoan dituzten industria-gaitasunak eta ahalmen teknologikoak aurkeztu zituen Energia Klusterrak. Ekitaldia JWPArekin (Japan Wind Power Association) lankidetzan antolatu zen, eta Japoniako 50 enpresa baino gehiago erakarri zituen webinarrera.
Webinarrean, euskal enpresek offshore sektore eolikoan dituzten industria-gaitasunak aurkeztu zituen Energia Klusterrak, eta euskal enpresek horrelako proiektuen garapenean parte hartzen duten zenbait adibide nabarmendu zituen. Horrez gain, energia eoliko flotatzailearen teknologia-estrategia berriari buruzko beste aurkezpen bat egin zen, klusterreko Energia Eoliko Flotatzailearen Lantaldeko enpresek garatua. Bestalde, Vicinayk aurkezpena egin zuen webinarrean, euskal balio-kate eoliko flotatzailearen eredu industrial gisa, baita Kepco-ko ordezkariek ere, DemoSATH-en izandako partaidetzaz eta Saitec-ekin eta Iberdrolarekin izandako lankidetzaz hitz egiteko, zeinak Japonian duen itsas proiektu eolikoa aurkeztu baitzuen.
Webinarraren grabaziora esteka honen bidez sar zaitezkete.
Hitz gakoa
Kluster aktibitateak
C/ San Vicente 8, Edificio Albia II.4ª plta Dpto. B. Dcha. 48001 Bilbao
Tel. 94 424 02 11
mail@clusterenergia.com