HARSH HARSH

twitter linkedin flickr youtube
  • Menuan sartu

  • Edukira jo
  • MOTIBAZIOA
  • PROIEKTUA
  • HELBURUAK
  • HARSH LAB
  • PARTZUERGOA
  • BERRIAK
  • PUBLIKAZIOAK
  • KONTAKTUA

Menura itzuli

  • Hemen zaude:
  • MOTIBAZIOA

MOTIBAZIOA

Itsas-inguruneetako energia ustiatzeak dakartzan ohiko hainbat erronkari era koordinatuan ekitea du helburu Harsh-en partzuergoak

1. ERRONKA: Offshore Oil&Gas
Petrolioaren krisiaren eta ordezko petrolio-hobiak bilatzeko premiaren ondorioz, 80ko hamarkadan offshore ustiapena garatzen hasi zen, bereziki ur sakonetan. 2015ean, munduko petrolio-ekoizpenaren % 10 inguru itsaspeko ingurunetik sortutakoa izango zela aurreikusita zegoen. Testuinguru honek aurreikuspen interesgarriak sortu ditu merkatu honetan, eta bereziki, itsas ingurunean lan egiteko moduko osagai eta sistemen fabrikazioan, diseinuan eta erabili beharreko materialen arloan sor daitezkeen erronkei aurre egiteko teknologia egokia duten enpresentzat.




2. ERRONKA: Offshore wind
Energiaren egungo agertokiak eboluzionatzen jarraitu behar du, ingurumenaren ikuspegitik iraunkorra izango den ekonomia eredua garatzen laguntzeko. Horren harira, offshore energia eolikoa etorkizuneko aurreikuspen bikainak dituen alternatiba da, gaur egun begi-bistako hedapena lortu duena. Hala ere, itsas barruko kokapenak, offshore parkeetako instalazio eta O&M jarduera guztien konplexutasunak eta hornidurari dagozkion baldintza eta betekizun gero eta zorrotzagoek tamaina handiko inbertsioak eskatzen dituzte, gaur nahiz etorkizunean, era honetako azpiegiturak abian jarri eta jardunean mantendu ahal izateko.

Ondorioz, erronka teknologiko handia izateaz gain, epe ertain eta luzeko apustu sendoa eskatzen du, offshore parke eolikoetan ekoiztutako energiaren fidagarritasuna eta kalitatea hobetzen lagunduko duten soluzio teknologiko alternatiboak garatzeko eta, etorkizuneko kokapenetan ere, offshore energia errentagarria bihurtzen laguntzeko.



3. ERRONKA: wave energy
Euskadik, 150 kilometroko kostaldea duela, energia olatuen bidez sortzeko potentzialtasun handi-handia du. Hortaz, 3E2020, 2015 ZTBP eta EnergiBasque Estrategia bezalako planek itsas-energien garapen teknologiko eta komertziala bizkortzea dute helburu, Euskadi garapen-bidean dagoen sektore honetako ezagutzaren abangoardian kokatu eta garapen industrialeko erreferente bihurtzeko asmoz.

Bi erronka hauek offshore ustiapen energetikoaren oinarrizko bi ezaugarrirekin lotuta daude: alde batetik, ingurunearen muturreko baldintza gogorrekin, eta bestetik, kostuak murrizteko premiarekin. Testuinguru honetan, argi dago energia fosilen eta energia berriztagarrien garapena instalazioen, sistemen nahiz osagaien “MARINIZAZIOAREN” aldeko fase batean sartuta dagoela.

Cluster de Energía

C/ San Vicente 8, Edificio Albia II.
4ª plta Dpto. B. Dcha. 48001 Bilbao

Tel. 94 424 02 11

mail@clusterenergia.com

Proyecto financiado por el Departamento de Desarrollo Económico e Infraestructuras del Gobierno Vasco (Programa HAZITEK) y el Fondo Europeo de Desarrollo Regional (FEDER)
Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak (HAZITEK Programa) eta Eskualde Garapenerako Europar Funtsak finantziatutako proiektua (EGEF)

   
  • Menu
  • MOTIBAZIOA
  • PROIEKTUA
  • HELBURUAK
  • HARSH LAB
  • PARTZUERGOA
  • BERRIAK
  • PUBLIKAZIOAK
  • KONTAKTUA
Arriba
Kargatzen Kargatzen ...