CLUSTER CLUSTER

twitter linkedin flickr youtube
  • Menuan sartu

  • Edukira jo
  • ZIOAK
  • HELBURUAK
  • PARTZUERGOA
  • PROIEKTUA
  • EMAITZAK
  • AHOLKU BATZORDEA
  • BERRIAK

Menura itzuli

  • Hemen zaude:
  • EMAITZAK

EMAITZAK

Proiektuaren garapenek modelizazio eta plangintzarako tresna integratu bat gauzatzea erraztuko dute, eta horri esker, Euskadiren 2050erako deskarbonizazioari lotutako erabaki estrategikoak (administrazioenak nahiz industria-sektorearenak) hartzekoinformazio bidezko irizpideak landu ahal izango dira.

Tresnak aukera hauek eskainiko ditu:

  • Berariazko eredu prospektiboak garatzea, trantsizio energetikorako estrategiak zehazteko eta eskualde-politikak garatzeko.
  • Modu integratuan ebaluatzea energia-sistemak 2050erako karbono gutxiko ekonomia-eredu batera egin beharreko trantsizioaren bide desberdinei lotutako inpaktuak, ingurumenaren, energiaren zein gizarte eta ekonomiaren ikuspegitik bereizita.
  • Teknologiaren, inbertsioaren nahiz negozio-ereduen ikuspegitik dauden estrategiarik onenak identifikatzea (ekonomia zirkularrean oinarrituta), hainbat industria-sektoreren funtsezko prozesuen deskarbonizazioari dagokionez.
  • Plangintzak, estrategiak eta funtsezko parametroak birformulatzea, modu arinean eta etengabe denboran zehar.

Halaber, proiektuan garatutako tresnak aukera handiak ditu beste eskualde eta herrialde batzuetan aplikatzeko, BIDERATUren modelizazio-sistema integratua dagozkien berezitasun sozioekonomikoetara egokituz. Horren harira, proiektuan garatutako ezagutza zientifiko-teknologikoak balio diferentzial handia dakar, proiektuko kideek eskaintzen duten espezializazioaren ildoan, beste eskualde eta herrialde batzuetako trantsizio energetikoari lotutako erabakiak hartzen laguntzeko.

 

Cluster de Energía

C/ San Vicente 8, Edificio Albia II.
4ª plta Dpto. B. Dcha. 48001 Bilbao

Tel. 94 424 02 11

mail@clusterenergia.com

Proyecto financiado por el Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente del Gobierno Vasco (Programa ELKARTEK 2021)
Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila (ELKARTEK 2021 Programa) finantziatutako proiektua

 
  • Menu
  • ZIOAK
  • HELBURUAK
  • PARTZUERGOA
  • PROIEKTUA
  • EMAITZAK
  • AHOLKU BATZORDEA
  • BERRIAK
Arriba