CLUSTER CLUSTER

twitter linkedin flickr youtube
  • Menuan sartu

  • Edukira jo
  • ZIOAK
  • HELBURUAK
  • PARTZUERGOA
  • PROIEKTUA
  • EMAITZAK
  • AHOLKU BATZORDEA
  • BERRIAK

Menura itzuli

  • Hemen zaude:
  • BERRIAK
     
  • Energia Klusterrak prozesu industrialen deskarbonizazioaren inguruko tailerra antolatu du, SIDEREX eta AFV-ren partaidetzaz, BIDERATU proiektuaren barruan

BERRIAK

13
Eka
2022

Energia Klusterrak prozesu industrialen deskarbonizazioaren inguruko tailerra antolatu du, SIDEREX eta AFV-ren partaidetzaz, BIDERATU proiektuaren barruan

EMAITZAK

  • facebook
  • linkedin
  • Twitteatu

Topaketa ekainaren 10ean egin zen Tecnaliak Bizkaiko Parke Teknologikoan duen egoitzan. Bertan, Siderurgia eta Galdaketa sektoreetako 13 enpresek karbono-aztarna murriztu dezaketen prozesu, material eta teknologia berriak ebaluatu zituzten.

Tailerrak ondo bereizitako bi multzo izan zituen: bi proiektuak aurkeztu ziren hasierako osoko bilkura, Jose Ignacio Hormaeche Energia Klusterreko Zuzendari Nagusiak ireki zuena, eta bi lantaldeetarako (Siderurgia eta Galdaketa) parte-hartze bidezko dinamika bat, enpresen ordezkariei deskarbonizazio-soluzioak ebaluatu eta hauen bideragarritasun tekniko-ekonomikoaz zein CO2 isurpenen murrizketan eta etorkizuneko hedapenean izan dezaketen eraginaz eztabaidatzeko aukera eman ziena.

Hasierako saioan, Jose Ignacio Hormaechek Tecnalia, Basque Centre for Climate Change (BC3), Mondragon Unibertsitatea, Energia Klusterra eta ACLIMA buru dituen BIDERATU proiektua aurkeztu zuen. Industria sektoreari eta administrazio publikoei Euskadiko trantsizio energetikoari buruzko erabaki estrategikoak hartzen laguntzeko modelizazio-tresna bat garatzea da proiektu honen helburua, deskarbonizazio-agertokiak bereizteko eta ekonomia zirkularrean oinarritutako estrategia teknologikorik onenak eta inbertsio eta negozio-eredurik onenak identifikatu ahal izateko.

Jarraian, Cristina Oyón SPRIko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasuneko Zuzendariak Eusko Jaurlaritza-SPRI, Iberdrola, Petronor, Energia Kluster eta beste kluster batzuk partaide dituen BASQUE NET ZERO INDUSTRIAL SUPER CLUSTER ekimena aurkeztu zuen, euskal industriaren isurpenen murrizketa bizkortzea xede duena.

Kafe-atsedenaldiaren eta networkingaren ondoren, Mondragon Unibertsitateak moderatutako lantaldeetako dinamikei ekin zitzaien. Mondragon Unibertsitateak Siderurgia eta Galdaketa sektoreetako soluzio teknologikoen eta negozio-eredu berrien azterketa osoa aurkeztu zuen, trantsizio energetikoaren, ekonomia zirkularraren eta jasangarritasunaren esparruan. Sektore horietako profesionalek banaka ebaluatu zituzten aurkeztutako neurriak, beren feedback-a azalduz. Azkenik, deskarbonizazio-soluzioei buruzko solasaldi interesgarria ireki zen, iritzi-trukeak eta ekarpenak barne, eta ondoren, enpresak garatzen diharduten edo garatzeko asmotan dabiltzan balizko proiektu pilotuen eta demostrazio-proiektuen balorazioa egin zuten. BIDERATU proiektuaren barruan, industria deskarbonizatzeko soluzioei buruz egindako kontrasteak soluzio horiek lehenetsi eta karakterizatzeko aukera erraztuko du garatutako tresnaren modelizazioan. Gainera, tailer bateratu honen emaitzak BASQUE NET ZERO INDUSTRIAL SUPER CLUSTER ekimenaren hurrengo faseetan ere aplikatuko dira. 

Klik batean bilatu


Kanal guztiak

Cluster de Energía

C/ San Vicente 8, Edificio Albia II.
4ª plta Dpto. B. Dcha. 48001 Bilbao

Tel. 94 424 02 11

mail@clusterenergia.com

Proyecto financiado por el Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente del Gobierno Vasco (Programa ELKARTEK 2021)
Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila (ELKARTEK 2021 Programa) finantziatutako proiektua

 
  • Menu
  • ZIOAK
  • HELBURUAK
  • PARTZUERGOA
  • PROIEKTUA
  • EMAITZAK
  • AHOLKU BATZORDEA
  • BERRIAK
Arriba