CLUSTER CLUSTER

twitter linkedin flickr youtube
  • Menuan sartu

  • Edukira jo
  • ZIOAK
  • HELBURUAK
  • PARTZUERGOA
  • PROIEKTUA
  • EMAITZAK
  • AHOLKU BATZORDEA
  • BERRIAK

Menura itzuli

  • Hemen zaude:
  • HELBURUAK

HELBURUAK

Proiektuaren helburua e3s (energy, economic, environmental and social) tankerako modelizazio-sistema integratua garatzea da, Euskadik gauzatu beharreko karbono gutxiko ekonomia-eredu zirkular eta jasangarri baten aldeko trantsizio energetikoaren inguruan administrazio publikoei eta industria-sektoreari erabaki estrategikoak hartzen laguntzeko.

Helburu horri heltzeko xede tekniko hauek lortu beharko dira aldez aurretik:

  • • Modelizazio-sistema integratua osatuko duten osagai nagusiak (ereduak, moduluak, metodologiak, etab.) behar bezala txertatuko direla bermatzeko oinarri metodologikoa definitzea.
  • • Energiari buruzko sektore anitzeko eredu prospektiboa garatzea, e3s tankerakoa eta adimen artifizialeko (IA) teknikak kontuan hartuz, bottom-up eta top-down ikuspegiak uztartzeko gauza izan dadin, betiere geografia, sektore eta denbora-tarteen araberako desagregazioa eginez, analisi integratua egin ahal izateko.
  • • Industria-sektorea bereizita ageri den berariazko modulua diseinatzea eta sektore anitzeko energia-ereduan integratzea, neurrien, teknologien eta politika espezifikoen eragina zehatz-mehatz ebaluatu ahal izateko.
  • • Euskadirako 3e sektore anitzeko eredu makroekonomikoa garatzea, top-down ikuspegia duena, BPG eta enpleguaren gaineko eraginak sektore, inbertsio, kontsumo pribatu, kontsumo publiko, merkataritza-balantza, prezio, herri-administrazioen kontu, banaketa-efektu, energia eta isurpenen arabera ebaluatu ahal izateko.
  • • Erabakiak hartzeko laguntza-eredua definitzea, trantsizio energetikoaren balizko bideak IA-MLren bidez eta modu automatizatu eta masiboan sortu ahal izateko, horiek lehenesteko adierazleak edo irizpideak ere definituz.
  • • Ekonomia zirkularrari eta industriaren jasangarritasunari buruzko adierazleen datu-basea egitea, baliabideen erabileran nahiz sektore eta eskualdeen jasangarritasunean eraginkortasuna areagotzea ekarriko duten aurrerapenak eraginkortasunez ebaluatu ahal izateko.
  • • BIDERATU Modelizazio Sistema Integratua baliozkotzea, deskarbonizaziorako hainbat bide aztertu eta sistemaren funtzionaltasuna ebaluatzeko aukera emango duen kontzeptu-proba baten bidez.

 

 

Cluster de Energía

C/ San Vicente 8, Edificio Albia II.
4ª plta Dpto. B. Dcha. 48001 Bilbao

Tel. 94 424 02 11

mail@clusterenergia.com

Proyecto financiado por el Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente del Gobierno Vasco (Programa ELKARTEK 2021)
Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila (ELKARTEK 2021 Programa) finantziatutako proiektua

 
  • Menu
  • ZIOAK
  • HELBURUAK
  • PARTZUERGOA
  • PROIEKTUA
  • EMAITZAK
  • AHOLKU BATZORDEA
  • BERRIAK
Arriba