CLUSTER CLUSTER

twitter linkedin flickr youtube
  • Menuan sartu

  • Edukira jo
  • ZIOAK
  • HELBURUAK
  • PARTZUERGOA
  • PROIEKTUA
  • EMAITZAK
  • AHOLKU BATZORDEA
  • BERRIAK

Menura itzuli

  • Hemen zaude:
  • PARTZUERGOA

PARTZUERGOA

BIDERATUk gaitasun zientifiko egiaztatua duten Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (ZTBES) 5 eragileren ahaleginak batu ditu, proiektuaren inguruko ezagutza-arloetan esperientzia zabala duten ikerketa-taldeen multzo sendoa osatzeko.

TECNALIA buru duen partzuergo honek ZTBESko lau eragile-mota bildu ditu: Oinarrizko eta Bikaintasunezko Ikerketa Zentroa (BC3), Zentro Teknologiko Multifokalizatuak (TECNALIA), Unibertsitateen Ikerketa Egiturak (MU-GEP) eta eskaintza eta eskariaren arteko Eragile BitartekariaK (ENERGIA KLUSTERRA eta AKLIMA). Horrela, horien gaitasunen osagarritasunari esker, berme osoz estal ditzakete I+G+Baren balio-kateko jarduera guztiak. 


 

TECNALIA

TECNALIA Europan erreferente bihurtu den ikerketa aplikatu eta garapen teknologikoko zentroa da, 22 egoitzatan banatutako 1.400 aditu inguruk osatutako taldea duena, eta hainbat esparrutarako soluzio teknologikoak garatzen ditu 4.000 bezero baino gehiagorentzat.

BIDERATU proiektuari egindako ekarpenari dagokionez, TECNALIAk esperientzia luzea du energia arloko plangintzan (Energia Plangintzako taldea) eta adimen artifizialeko teknologietan (Digital Energy taldea).

 

BASQUE CENTRE FOR CLIMATE CHANGE (BC3)

Basque Centre for Climate Change (BC3) klima-aldaketaren kausak eta ondorioak aztergai dituen bikaintasunezko ikerketa-zentroa da, mundu osoko erreferentziazko hainbat zentro eta erakunde zientifikorekin (IPCC kasu) konektatuta dagoena. BC3k errespetu eta ikusgarritasun handia du, baita posizio estrategiko bikaina ere estatuko zein nazioarteko eragile zientifikotzat, eta Maria de Maeztu Bikaintasunezko Unitatea da egun.

BIDERATU proiektuari egindako ekarpenari dagokionez, BC3k esperientzia luzea du modelizazio makroekonomikoan, inpaktu sozioekonomikoen ebaluazioan eta jarduera-sektoreen deskarbonizazioarekin lotutako modelaketan. “Jose María Arizmendiarrieta” Mondragon Goi Eskola Politeknikoa Koop. Elkartea, Arrasaten (Gipuzkoa) kokatua, onura publikoaren aitorpena duen irabazi-asmorik gabeko eta izaera integraleko irakaskuntza-kooperatiba da.

 

MU-EPS

Goi Eskola Politeknikoa da Mondragon Unibertsitatearen Ingeniaritza Fakultatea (MU-GEP), eta bertan egiten den ikerketa-jarduera transferentzia teknologikora eta enpresa-mundura zuzenduta dago nagusiki. Egun 9 ikerketa-talde ditu, eta Eusko Jaurlaritzak Euskal Unibertsitate Sistemako Ikerketa-Talde Bikaintzat aitortu ditu.

BIDERATU proiektuaren barruan, Ekonomia zirkularra eta Industriaren Jasangarritasuna (ECSI) eta Datuen analisia eta zibersegurtasuna ardatz dituzten ikerketa-taldeek lanean jardungo dute ekonomia zirkularreko estrategiak eta adimen artifizialeko teknikak ebaluazio prospektibo integratuko ereduetan txertatzeko, energia zein makroekonomia arloetan.


CLUSTER DE ENERGÍA

Euskadiko Energia Klusterra euskal energia-sektoreko enpresen lehiakortasuna hobetzea helburu duen irabazi-asmorik gabeko elkartea da, eta 180 enpresa eta erakunde biltzen ditu egun, energia-operadoreak, ekipo eta osagaien fabrikatzaileak, ingeniaritzak, zerbitzu-enpresak, eragile teknologiko eta Eusko Jaurlaritzako agentzia publikoak tarteko direla.

BIDERATU proiektuan duen parte-hartzearen bitartez, Energia Klusterrak eskaintza teknologikoa enpresen eta erakundeen kolektibora hurbiltzen laguntzen du, komunikazio eta dinamizazio sektorialeko berariazko ekitaldi eta jardueren bitartez.

 

ACLIMA

ACLIMA euskal ekoindustriaren lehiakortasuna hobetzea xede duen Kluster Elkartea da, eta zeregin horretan 20 urtetik gorako ibilbidea egin du lankidetza sustatuz eta enpresen, unibertsitateen, zentro teknologikoen eta administrazioaren arteko zubi-lana eginez.

ACLIMAren eginkizuna funtsezkoa da BIDERATUren emaitzen hedapena eta preskripzioa egiteko, emaitza horiek arrakastatsuak izan daitezen eta ekosistema publikoan nahiz pribatuan sartzeko aukera izan dezaten.

 
 

Cluster de Energía

C/ San Vicente 8, Edificio Albia II.
4ª plta Dpto. B. Dcha. 48001 Bilbao

Tel. 94 424 02 11

mail@clusterenergia.com

Proyecto financiado por el Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente del Gobierno Vasco (Programa ELKARTEK 2021)
Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila (ELKARTEK 2021 Programa) finantziatutako proiektua

 
  • Menu
  • ZIOAK
  • HELBURUAK
  • PARTZUERGOA
  • PROIEKTUA
  • EMAITZAK
  • AHOLKU BATZORDEA
  • BERRIAK
Arriba