HARSH HARSH

twitter linkedin flickr youtube
  • Menuan sartu

  • Edukira jo
  • MOTIBAZIOA
  • PROIEKTUA
  • HELBURUAK
  • HARSH LAB
  • PARTZUERGOA
  • BERRIAK
  • PUBLIKAZIOAK
  • KONTAKTUA

Menura itzuli

  • Hemen zaude:
  • HELBURUAK

HELBURUAK

Enpresek itsas-inguruneetako aplikazio energetikoei zuzendutako produktuak garatzerakoan aurkitu ohi dituzten arazoetarako konponbideak bilatzeko ikerketa industriala da HARSH proiektuaren helburu nagusia

Hauexek dira HARSH proiektuaren helburu nagusiak:

Estrategikoak eta komertzialak:
• Osagai eta sistemetako arazo komunak identifikatu eta karakterizatzea offshore energia sektorean;
• Euskal enpresen posizionamendu teknologiko eta komertziala hobetu eta finkatzea itsas-inguruneko energia sektorean;
• Erreferentziazko hornitzaile bihurtzea offshore inguruneetako Oil&Gas eta Energia Berriztagarrien merkatuan;
• Muturreko zerbitzu-baldintza gogorretan propietate mekaniko egokiak eta korrosioarekiko erresistentzia aproposa bermatuko dituzten erantzukizun eta balio erantsi handiko produktu berriak garatzea;
• Bimep azpiegitura ikerketa industrialerako plataformatzat erabiltzeko aukera aprobetxatzea, ingurune errealeko baliozkotze-saiakuntzen bitartez;
• Kostuak murriztea Oil&Gas sektorean eta offshore eolikoan, bizitza erabilgarria luzatu eta mantentze-lanen premia gutxitzeko moduko goi-mailako prestazioak dituzten produktuen garapenaren bitartez.

Teknikoak:
•
Materialek offshore inguruneetan duten degradazioaren arazoari aurre egiteko ikerketa industriala, muturreko ingurune latzetan erabiltzeko moduko produktu berriak garatzea ahalbidetuko duten osagai eta sistemetarako tratamendu berriak lortzeko asmoz;
• Muturreko ingurune latzetan O&M kudeaketa hobetzea;
• Osagaien zein hauen ekoizpen eta logistikaren optimizaziorako ikerketa aplikatua, offshore merkatura begira;
• Egungo soluzioen aldean, korrosioaren aurkako portaera mekaniko hobea eta itsas-ingurunean portaera tribologiko hobea duten balio erantsi handiko produktu berriak garatzea;
• Fabrikazio-prozesu berrien diseinua, itsas-ingurunean aplikatzeko moduko produktuen eskaintza handitzeko;
• Produktuen azterketa eta baliozkotzea bimep-en.

Giza-baliabideen prestakuntza eta dibulgazio zientifiko-teknologikoa:
•
Materialen eta hauen prozesuen inguruko zientzian eta ingeniaritzan, eta offshore energian aplikatzeko moduko osagaien diseinuan espezializatutako giza-baliabideak prestatzen laguntzea;
• Offshore instalazio energetikoetako O&M langileak prestatzen laguntzea, HARSH LAB proba-eremutzat erabiliz;
• Emaitzen eta aplikazioen transferentzia erraztea, diseinu eta fabrikazioaren arloko antzeko erronka eta arazoei aurre egin behar dieten enpresen mesedetan;
• Offshore energiaren merkatuetan diharduten Europako enpresa, eragile eta sareekiko komunikazio eta interakzio iraunkorra mantentzea, aliantzen eta lankidetza-ekimenen sorrera errazteko;
• Euskadi offshore ingurunerako produktuak garatu eta baliozkotzeko erreferentetzat posizionatzen laguntzea, teknologoak eta teknologia honen balizko erabiltzaileak laborategira eta bimep-era erakarriz.

Ingurumen arloko helburuak:
• Muturreko baldintza gogorretan erresistentzia handiagoa duten osagaiak garatzea, horien degradazioa saihestu edo minimizatzeko, bereziki garrantzi handiko ingurumen-inpaktu negatiboa duten zerbitzuetan;
• Garatutako produktuen bizitza erabilgarria luzatzea, horiei lotutako instalazioetako eragiketak eta mantentze lanetako gastuak murriztuz;
• Eskakizunak ez betetzeagatik gertatzen diren produktuen errefusa minimizatzea;
• Itsas-eoliko finko nahiz flotagarriaren kostuak murrizten laguntzea, eta horren harira, berriztagarrien bidezko ekoizpena handitzea mix energetikoan.

Cluster de Energía

C/ San Vicente 8, Edificio Albia II.
4ª plta Dpto. B. Dcha. 48001 Bilbao

Tel. 94 424 02 11

mail@clusterenergia.com

Proyecto financiado por el Departamento de Desarrollo Económico e Infraestructuras del Gobierno Vasco (Programa HAZITEK) y el Fondo Europeo de Desarrollo Regional (FEDER)
Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak (HAZITEK Programa) eta Eskualde Garapenerako Europar Funtsak finantziatutako proiektua (EGEF)

   
  • Menu
  • MOTIBAZIOA
  • PROIEKTUA
  • HELBURUAK
  • HARSH LAB
  • PARTZUERGOA
  • BERRIAK
  • PUBLIKAZIOAK
  • KONTAKTUA
Arriba
Kargatzen Kargatzen ...