CLUSTER CLUSTER

twitter linkedin flickr youtube
  • Menuan sartu

  • Edukira jo
  • ZIOAK
  • HELBURUAK
  • PARTZUERGOA
  • PROIEKTUA
  • EMAITZAK
  • AHOLKU BATZORDEA
  • BERRIAK

Menura itzuli

  • Hemen zaude:
  • AHOLKU BATZORDEA

AHOLKU BATZORDEA

BIDERATU proiektuaren Aholku Batzordea erakunde publikoek, elkarteek eta enpresa adierazgarriek osatzen dute, eta ENERGIA KLUSTERRAK koordinatzen du ACLIMAren laguntzaz.

Hauexek dira BIDERATUren Aholku Batzordeko kideak:

  • • EVE, Energiaren Euskal Erakundea 
  • • IHOBE, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa
  • • SIDEREX, Siderurgiako Kluster Elkartea 
  • • FEAF-AFV, Espainiako Urtzaileen Elkarteen Federazioa  
  • • CLUSTERPAPEL, Euskadiko Paperaren Kluster Elkartea
  • • PETRONOR INNOVACIÓN
  • • IBERDROLA 

BIDERATU proiektuan sortutako eskaintza teknologikoa garatutako ezagutzaren onuradunak izan daitezkeen industria-sekt> oreetara eta erakundeetara hurbiltzea giltzarrizkoa da proiektuan jorratutako garapenak haien behar eta aurreikuspenekin lerrokatzeko.

Hartara, hauexek dira BIDERATUren Aholku Batzordearen helburu nagusiak:

  • > Proiektuaren zehaztapenak eta aurrerapenak kontrastatzea eta inplikatutako eragileen feedbacka jasotzea.
  • > Modelizatu beharreko industria-prozesuak lehenesteko ekarpenak biltzea.

Proiektua garatzen laguntzeko zeharkako organoa den aldetik, Aholku Batzordeak BIDERATUren jarduera jakin batzuk gauzatzen laguntzen du, hala nola, modelaketarako datuak biltzea (oinarri-urtearen karakterizazioa, industria-azpisektoreen igurikatutako bilakaera, etab.) edo eskualde mailako trantsizio energetikoaren bideak zehaztea (bilakaera teknologikoa, neurri eta estrategien proposamena, etab.).

Aholku Batzordeak mekanismo hauek erabiltzen ditu aholkularitza-lana egiteko.

  • > BIDERATU proiektuko bazkideek sortutako txostenak irakurri eta ekarpenak egitea, ondoren Batzordeko kideei helarazteko.
  • > Aldizkako bileretan parte hartzea, BIDERATU proiektuan egindako aurrerapenak eta aurrerapausoak aurkezteko eta bertaratutakoen artean sortu ohi diren partaidetza-dinamikak eta zuzeneko ekarpenak eta iritzi-trukeak baliatzeko.

Cluster de Energía

C/ San Vicente 8, Edificio Albia II.
4ª plta Dpto. B. Dcha. 48001 Bilbao

Tel. 94 424 02 11

mail@clusterenergia.com

Proyecto financiado por el Departamento de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente del Gobierno Vasco (Programa ELKARTEK 2021)
Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila (ELKARTEK 2021 Programa) finantziatutako proiektua

 
  • Menu
  • ZIOAK
  • HELBURUAK
  • PARTZUERGOA
  • PROIEKTUA
  • EMAITZAK
  • AHOLKU BATZORDEA
  • BERRIAK
Arriba