CLUSTER CLUSTER

twitter linkedin flickr youtube
  • Menuan sartu

  • Edukira jo
  • Nortzuk gara
  • Arlo estrategikoak
  • Kluster aktibitateak
  • Bazkideen Albisteak
  • TXOSTENAK
  • SVE
  • Kontaktua

Menura itzuli

  • Hemen zaude:
  • Kluster aktibitateak
     
  • Nazioartekoa
     
  • Etorkizuneko aerosorgailuen zimenduak, Donostian aztergai

Nazioartekoa

13
Api
2016

Etorkizuneko aerosorgailuen zimenduak, Donostian aztergai

  • facebook
  • linkedin
  • Twitteatu

Euskadiko eta Akitaniako enpresak Kursaalen bildu dira gaur egungo teknologiari buruzko informazioa partekatzeko. Jardunaldia "From seanergies to seanergy" delako ekimenari atxikita gauzatu da, BlueSign-ek eta Energia Klusterrak koordinatutako proiektu honen bidez, bi eskualdeek itsas-energiak garatzeko darabiltzaten estrategiak sendotu nahi dira, mugaz gaindiko lankidetza bultzatuz.

Offshore aerosorgailuak lehorrean erabiltzen direnak baino handiagoak dira, eta gero eta ur sakonagoetan instalatu ohi dira. Alabaina, sakonera jakin batetik aurrera (30-40 metro), itsas hondorako zimendatze finkoak ez dira bideragarriak ikuspuntu ekonomikotik. Horren aurrean, enpresa askok ur gaineko egituretan oinarritutako zimendatze-soluzioak ikertzen eta diseinatzen dihardute etorkizuneko aerosorgailuetarako.

Aerosorgailuak ur sakonetan zimendatzeko dauden teknologia eta soluzioen gaur egungo egoera zehazteko asmoz, Euskadiko Energia Klusterrak eta Euskal Herriko Itsas Foroak "Offshore eolikoaren erronkak: zimendatzeen diseinua eta fabrikazioa" izenburuko workshopa antolatu dute gaur Donostiako Kursaal jauregian, Euskadiko eta Akitaniako enpresa eta erakundeen parte-hartzeaz.
Topaketan, José Ignacio Hormaeche Energia Klusterreko zuzendariarekin batera, Nantesko École Centrale, Scottish Development International deritzon Eskoziako sustapen-agentzia publikoa eta Iberdrola, Gamesa/Adwen, Valorem, Eolink, Nautilus, Saitec eta Esteyco konpainien ordezkariak bildu dira.

 

'From seanergies to seanergy'

Jardunaldia "From seanergies to seanergy" delako ekimenari atxikita gauzatu da. Hauxe da, Akitania-Euskadi Euroeskualdearen "Euroeskualdeetako lankidetza estrategikoak 2015" deialdiaren barruan aukeratu ziren lau proiektuetako bat. BlueSign-ek eta Energia Klusterrak koordinatutako proiektu honen bidez, Akitaniak eta Euskadik itsas-energiak garatzeko darabiltzaten estrategiak sendotu nahi dira, mugaz gaindiko lankidetza bultzatuz.

Bi eskualdeen lehiakortasuna hobetzea da ekimen honen helburu nagusia, euroeskualdeetako eragileen artean gauza daitezkeen itsas-energien esparruko lankidetza-aukerak identifikatuz.

Ekimen honen barruan, lau tailer tematiko osagarri eskainiko dira. Horietako bi, logistika eta portu-azpiegiturak, eta itsas-energia berriztagarriei buruzko ikerketa aztergai dituztenak, Baionan eta Bordelen egin dira dagoeneko. Gaur Gipuzkoako hiriburuan antolatu dena hirugarrena da, eta laugarrena, olatuen eta itsas-korronteen energiari buruzkoa, Bilbon egingo da maiatzaren 3an.

Workshop hauek topagune ezin hobea eskainiko diete bi eskualdeetako enpresei esparru bakoitzari dagozkion proiektuak aurkeztu eta esperientziak trukatzeko. Gainera, lau tailer tematiko hauek mugaz gaindiko ekimen honetako ekitaldi nagusia prestatzen lagunduko dute: Seanergy 2016 azoka, ekainaren 1etik 3ra Biarritzen antolatuko dena. Bertan, itsas-energiei buruzko nazioarteko azoka eta hitzaldi-programa zabala eskainiko dira.

 

Workshopen argazki galeria:

Workshops  


  • Tecnologia
  • Nazioartekoa
  • Berrikuntza
  • Talentua

Klik batean bilatu


Internazionalizazioa

Cluster de Energía

C/ San Vicente 8, Edificio Albia II.
4ª plta Dpto. B. Dcha. 48001 Bilbao

Tel. 94 424 02 11

mail@clusterenergia.com

  • Bilatzailea
  • Web Mapa
  • Lege Informazioa
  • Menu
  • Nortzuk gara
    • Nortzuk gara
    • Notzuk gara
    • Gobernu Organoak
      • Gobernu Organoak
      • Aktak eta dokumentuak
    • Plan estrategikoa
      • Plan estrategikoa
      • Documentos PECE 2026
    • Euskadiko energia-sektorea zenbakitan
    • Bazkideak
      • Bazkideak
      • Direktorioa
    • Nola bazkidetu
    • Zer eskaintzen diegu bazkideei
  • Arlo estrategikoak
    • Arlo estrategikoak
    • Sare Adimenduak
      • Sare Adimenduak
      • Smart Grids Basque Country
      • Neosub Proiektua
      • SecureGrid Proiektua
      • Bidelek Sareak Proiektua
      • RESINET proiektua
      • VIRTGRID proiektua
    • Energia eolikoa
      • Energia eolikoa
      • Wind Energy Basque Country
      • Offshore Wind Basque Country
      • Floating Wind Basque Country
      • DAEKIN proiektua
      • WIND2GRID proiektua
      • Ioenergy Proiektua
      • Seapower Proiektua
      • Modeol Proiektua
      • Windbox
      • FLOW proiektua
      • FLOAT&M proiektua
      • MEEVCE proiektua
      • MEGAWIND proiektua
      • KONFLOT proiektua
      • WILLOW proiektua
      • INTEGRIA proiektua
    • Olatuen energia
      • Olatuen energia
      • Wave Energy Basque Country
    • Eguzki Energia
      • Eguzki Energia
      • GRETHA
      • EKIOCEAN proiektua
    • Hidrogenoa
      • Hidrogenoa
      • H2 katalogoa
      • H2BASQUE proiektua
      • H2MAT proiektua
      • EKARRIH2 proiektua
      • AVOGADRO proiektua
      • H2SALT proiektua
      • ONTZHi proiektua
    • Errekarga Elektrikoa
      • Errekarga Elektrikoa
      • OPTICHARGER
      • BIDERATU
    • Industriaren deskarbonizazioa
      • Industriaren deskarbonizazioa
      • Proyecto BEROA
    • Low Carbon Solutions
      • Low Carbon Solutions
      • Oil&Gas Basque Industry
      • SmartO&G
    • EUROPAR PROIEKTUAK
      • EUROPAR PROIEKTUAK
      • INTERREG DURABLE
      • INNTERESTING
      • ATELIER
      • PLATOON
      • DOCC-OFF
      • Space2IDGO
      • ELBE EUROCLUSTER
      • SHAR-Q
      • Nessie
      • Bluesare
      • ESECA proiektua
  • Kluster aktibitateak
    • Kluster aktibitateak
    • Tecnologia
    • Nazioartekoa
    • Berrikuntza
    • Talentua
  • Bazkideen Albisteak
    • Bazkideen Berriak
    • Ekitaldiak
    • Programak eta laguntzak
    • Formakuntza ikastaroak
    • Lizitazioak
  • TXOSTENAK
    • TXOSTENAK
    • Nazioarteko Merkatuen Txostenak
    • Txosten teknologikoak (mintegiak eta hitzaldiak)
    • Araugintzako txostenak, politika publikoak eta estrategiak
  • SVE
    • SVE
    • Energiaren testuinguru orokorra
    • Europako Batasuna
    • Elektrizitate sareak
    • Eolikoa
    • Eguzki energia
    • Itsas Energiak
    • Mugikortasun elektrikoa
    • Energiaren deskarbonizazioa
    • Low Carbon Solutions
    • Hidrogenoa
  • Kontaktua
Arriba
Kargatzen Kargatzen ...