CLUSTER CLUSTER

twitter linkedin flickr youtube
  • Menuan sartu

  • Edukira jo
  • Nortzuk gara
  • Arlo estrategikoak
  • Kluster aktibitateak
  • Bazkideen Albisteak
  • TXOSTENAK
  • SVE
  • Kontaktua

Menura itzuli

  • Hemen zaude:
  • Kluster aktibitateak
     
  • Nazioartekoa
     
  • Energia Klusterrak topaketa batean elkartu ditu Arabiar Emirerri Batuetako Energia Departamentuaren ordezkariak eta sektorean erreferentzia diren euskal enpresen talde bat

Nazioartekoa

31
Mai
2022

Energia Klusterrak topaketa batean elkartu ditu Arabiar Emirerri Batuetako Energia Departamentuaren ordezkariak eta sektorean erreferentzia diren euskal enpresen talde bat

  • facebook
  • linkedin
  • Twitteatu

Jardunaldia maiatzaren 30ean egin zen Bizkaiko Teknologia Parkean, Sare Adimendunak, Energia Berriztagarriak eta Hidrogenoa ardatz izan zituzten hiru saio tematikotan egituratuta, eta bazkidetutako 11 enpresa elkartu zituen, gaitasunak eta erreferentziak atzerriko ordezkarien aurrean aurkeztu eta teknologia, erregulazio zein merkatuko erronka nagusiei buruzko ikuspuntuak truka zitzaten.

Topaketa Eusko Jaurlaritzak eta Orkestrak koordinatutako agendaren barruan antolatu da, Energia Departamentuko (DoE) Idazkariordea Ahmed Mohammed Belajer Al Rumaithi buru zuen emiratiar ordezkaritzak Euskadira egindako bisitari begira. Energia Klusterrak hamaika euskal enpresen elkarrizketa eta parte-hartzea dinamizatu ditu hiru saio tematikoetan, Sare Adimendunei, Energia Berriztagarriei eta Hidrogenoari helduz, hurrenez hurren.

Hiru saioen hasieran, José Ignacio Hormaeche Energia Klusterreko Zuzendariak sarrera-hitzaldia egin zuen klusterraren jarduera aurkezteko eta jorratutako gaiekin lotuta dauden balio-kateen osaera azaltzeko.

Sare adimendunei buruzko saioan, Iberdrola, Ariadna Grid/Merytronic, ZIV eta Tecnalia enpresen ordezkariek parte hartu zuten, eta sareko aktibo eta zerbitzuen digitalizazioari erreparatu zioten nagusiki, trantsizio energetikoaren ardatz egituratzailea den aldetik, zibersegurtasuna eta erregulazio-ingurune egokia izateko premia funtsezko erronkatzat hartuta.

Gamesa Electric, Idom, Ingeteam eta Meteo For Energy enpresen ordezkariek energia berriztagarriei buruzko saioan parte hartu zuten, eguzki-energiaren arloko ordezkarien interesa piztuz. Kasu honetan, eztabaidak biltegiratzea eta kostuen murrizketa izan zituen ardatz, energia berriztagarrien hedapena errazteko elementu kritikoak diren heinean.

Hirugarren eta azken saioan hidrogenoa izan zuten hizpide, hedapen-prozesuan dagoen bektore energetikotzat, eta Petronor, Sener eta Tubacexen ordezkariek parte hartu zuten. Zehaztutako elektrifikazio-ibilbiderik ez duten segmentu espezifikoetarako aplikagarritasuna baloratu zuten, eta iturri berriztagarrietatik sortutako elektrizitate merkea eskuratzeko beharra identifikatu zuten, hidrogenoaren arloko inbertsioa sustatzeko elementu kritikotzat.

Topaketari amaiera emateko, DoEko Idazkariordeak eta Energia Klusterreko Zuzendari Nagusiak elkar ulertzeko memoranduma sinatu zuten, bi erakundeen arteko lankidetza aldizkako jarraipen-bileren bidez sustatzeko asmoz.


  • Tecnologia
  • Nazioartekoa
  • Berrikuntza
  • Talentua

Klik batean bilatu


Internazionalizazioa

Cluster de Energía

C/ San Vicente 8, Edificio Albia II.
4ª plta Dpto. B. Dcha. 48001 Bilbao

Tel. 94 424 02 11

mail@clusterenergia.com

  • Bilatzailea
  • Web Mapa
  • Lege Informazioa
  • Menu
  • Nortzuk gara
    • Nortzuk gara
    • Notzuk gara
    • Gobernu Organoak
      • Gobernu Organoak
      • Aktak eta dokumentuak
    • Plan estrategikoa
      • Plan estrategikoa
      • Documentos PECE 2026
    • Euskadiko energia-sektorea zenbakitan
    • Bazkideak
      • Bazkideak
      • Direktorioa
    • Nola bazkidetu
    • Zer eskaintzen diegu bazkideei
  • Arlo estrategikoak
    • Arlo estrategikoak
    • Sare Adimenduak
      • Sare Adimenduak
      • Smart Grids Basque Country
      • Neosub Proiektua
      • SecureGrid Proiektua
      • Bidelek Sareak Proiektua
      • RESINET proiektua
      • VIRTGRID proiektua
    • Energia eolikoa
      • Energia eolikoa
      • Wind Energy Basque Country
      • Offshore Wind Basque Country
      • Floating Wind Basque Country
      • DAEKIN proiektua
      • WIND2GRID proiektua
      • Ioenergy Proiektua
      • Seapower Proiektua
      • Modeol Proiektua
      • Windbox
      • FLOW proiektua
      • FLOAT&M proiektua
      • MEEVCE proiektua
      • MEGAWIND proiektua
      • KONFLOT proiektua
      • WILLOW proiektua
      • INTEGRIA proiektua
    • Olatuen energia
      • Olatuen energia
      • Wave Energy Basque Country
    • Eguzki Energia
      • Eguzki Energia
      • GRETHA
      • EKIOCEAN proiektua
    • Hidrogenoa
      • Hidrogenoa
      • H2 katalogoa
      • H2BASQUE proiektua
      • H2MAT proiektua
      • EKARRIH2 proiektua
      • AVOGADRO proiektua
      • H2SALT proiektua
      • ONTZHi proiektua
    • Errekarga Elektrikoa
      • Errekarga Elektrikoa
      • OPTICHARGER
      • BIDERATU
    • Industriaren deskarbonizazioa
      • Industriaren deskarbonizazioa
      • Proyecto BEROA
    • Low Carbon Solutions
      • Low Carbon Solutions
      • Oil&Gas Basque Industry
      • SmartO&G
    • EUROPAR PROIEKTUAK
      • EUROPAR PROIEKTUAK
      • INTERREG DURABLE
      • INNTERESTING
      • ATELIER
      • PLATOON
      • DOCC-OFF
      • Space2IDGO
      • ELBE EUROCLUSTER
      • SHAR-Q
      • Nessie
      • Bluesare
      • ESECA proiektua
  • Kluster aktibitateak
    • Kluster aktibitateak
    • Tecnologia
    • Nazioartekoa
    • Berrikuntza
    • Talentua
  • Bazkideen Albisteak
    • Bazkideen Berriak
    • Ekitaldiak
    • Programak eta laguntzak
    • Formakuntza ikastaroak
    • Lizitazioak
  • TXOSTENAK
    • TXOSTENAK
    • Nazioarteko Merkatuen Txostenak
    • Txosten teknologikoak (mintegiak eta hitzaldiak)
    • Araugintzako txostenak, politika publikoak eta estrategiak
  • SVE
    • SVE
    • Energiaren testuinguru orokorra
    • Europako Batasuna
    • Elektrizitate sareak
    • Eolikoa
    • Eguzki energia
    • Itsas Energiak
    • Mugikortasun elektrikoa
    • Energiaren deskarbonizazioa
    • Low Carbon Solutions
    • Hidrogenoa
  • Kontaktua
Arriba
Kargatzen Kargatzen ...