Bilatzailea :
Menura itzuli
31 Urr 2018
Kluster aktibitateak
Energiaren Euskal Erakundeak eta Energia Klusterrak “Wave Energy Basque Country” standa antolatu dute Ocean Energy Europe azokan, Edinburgon, urriaren 30 eta 31n, Sponsor Gold delakoaren bitartez eta euskal enpresen baterako partaidetzaz. Euskal pabilioia BIMEP, DITREL, IDOM-OCEANTEC, TECNALIA eta ZUNIBAL enpresa eta erakundeek osatu dute.
OCEAN ENERGY EUROPE (OEE 2018) topaketa Edinburgon antolatu da aurten, urriaren 30etik 31ra bitartean. Energia Klusterrak, EVEren eskutik, enpresen baterako parte-hartzea antolatu du Gold Sponsor baten bitartez, eta horrek aparteko ikusgaitasuna eman die ‘Wave Energy Basque Country’ markaren standari eta bertan ordezkatuta zeuden itsas energien sektoreko euskal enpresa eta erakundeei (BIMEP, EVE, DITREL, IDOM-OCEANTEC, TECNALIA eta ZUNIBAL).
Nazioarteko topaketan honetan (OEE) bildutako itsas energien arloko enpresa eta erakunde nagusien aurrean, euskal sektoreak olatuen energiaren arloan dituen gaitasunak aurkezteko aukera izan dugu baterako stand baten laguntzaz eta hainbat hitzaldiren bitartez.
Alde batetik, olatuen energiaren sektoreko euskal enpresa eta erakunde nagusiak biltzen dituen Wave Energy Basque Country markak 24 metro koadroko azalera zuen standa izan du erakusketaren pabilioiko esparru nagusian (P4 standa).
Aldi berean, Olatz Ajuria EVEko Proiektuen arloko Zuzendariak energia ozeanikoari buruzko hitzaldi zikloan parte hartu du hilaren 31ko lehen saioari hasiera eman dion agerraldi batez, Wave Energy Basque Country markari atxikitako euskal enpresa eta erakundeen gaitasunak bistaratuz. Horrekin batera, berariaz aipatu ditu BiMEP, Mutrikuko Itsas Energia Plataforma, Oceantec-Idom, Zunibal, Tecnalia eta Ditrel, Euskadin itsas energien inguruan dagoen lankidetza publiko-pribatua nabarmenduz. Patxi Etxaniz Oceanteceko Zuzendariak ere WECen gaitasunak aurkezteko aukera izan zuen, ekitaldiaren lehen eguneko hitzaldi-zikloan egindako agerraldi baten bidez.
Laburbilduz, Wave Energy Basque Country markari atxikitako parte-hartze honen bidez, olatuen energiaren sektoreko euskal enpresa eta erakunde nagusien gaitasunak erakutsi ahal izan dira, Euskadin garapen teknologiko eta industrialaren aldeko apustuari eusten dion sektore hasiberri baten barruan.
Hitz gakoa
C/ San Vicente 8, Edificio Albia II.4ª plta Dpto. B. Dcha. 48001 Bilbao
Tel. 94 424 02 11
mail@clusterenergia.com