Bilatzailea :
Menura itzuli
MATZ-ERREKA kualifikazio handiko fabrikazio aurreratuan diharduen enpresa da. Sektore eolikorako eta Oil&Gas-erako finkapen-soluzioetan Euskadi nahiz mundu mailako erreferentzia izanik eta offshore sektorearen aldeko proiekzio argia duen heinean, HARSH proiektuaren lider bilakatu da. Proiektuan lortu nahi dituen emaitza teknologikoei esker, finkapen-soluzio aurreratuen hornitzaile gisa duen posizioa indartu ahal izango du, garapen-bide argian dagoen offshore, Oil&Gas eta itsas-energia berriztagarrien esparrurako sarbidea hobetu eta sendotzeaz gain.
CREDEBLUGek estrategikotzat jo du HARSH proiektu hau, itsaspeko manipulagailuen monitorizazioaren eta kontrolaren esparruan dituen jarduera-ildoekin lerrokatuta. Ikuspuntu teknologikotik, itsaspeko manipulagailuetarako monitorizazio-sistema espezifiko bat garatzea lortuko du, baita sentsorika eta seinaleen tratamendu sistema espezifikoak ere. Horren laguntzaz, egun salgai dituen produktuen eskaintza zabala areagotu eta offshore merkatuan indarrez sartzeko aurreikuspenak hobetu ahal izango ditu.
DITREL deritzon ETEak oso merkatu espezifikoa du banaketa elektrikorako aire-isolagailuen fabrikazioan. Orain arteko jardueraren dibertsifikazioa da DITRELen helburu nagusia, banaketa elektrikoaren esparruan mantenduz, baina itsasora joz merkatu berrien bila. Datozen urteotan merkatu honetan gertatuko den lehiakide berrien etorrerari begira, nahitaezkoa da enpresaren dibertsifikazioa, eta horretarako, produktu berri bat diseinatuko du proiektu honen barruan: itsaspeko konektore elektrikoa.
GLUALek energia berriztagarriekin lerrokatutako hainbat produktu eskaintzen ditu, bereziki onshore eolikora zuzendutakoak. Horren kariaz, osagai horien “marinizazioa” garrantzi handikoa da GLUALen ildo estrategikorako, Oil&Gas eta eolikoaren offshore merkatuan sartu nahian dabilen aldetik. Horrez gain, GLUALek nazioarteko presentzia zabala dauka merkatuan nahiz ekoizpenean. GLUALek proiektu honetan landuko duen garapenaren berrikuntza eta esperimentazio maila handiari erreparatuta, garrantzi handi-handiko parte-hartzea izango du HARSH LABen barruan.
Produktua, merkatua eta inguruneari buruz bildu duen ezagutza zabalari esker, Hine Taldea sistema eta osagai olio-hidraulikoen diseinu, fabrikazio eta komertzializazioaren lider bilakatu da. HINE RENOVABLESek oso era aktiboan parte hartzen du offshore eolikorako soluzioen garapenean. Esparru honetan, HARSH interes handiko proiektua da HINErentzat, bereziki kontuan izanda, muturreko inguruneko latzetarako material eta estaldura berriak ikertzeko, Eragiketa eta Mantentze lanen kostua murrizteko eta offshore merkaturako ekoiztutako produktuen balio erantsia areagotzeko urrutiko monitorizazio-estrategiak garatzen diharduela.
NAVACEL, offshore eolikorako euskarrietan nahiz jacketetako sareta-egituretan pilotetzat erabiltzen diren metalezko tutu handien ekoizpenean espezializatutako fabrikazio sektoreko enpresa da. Horixe da, hain zuzen ere, proiektuaren bitartez indartu nahi duen jarduera, fabrikazio-prozesuak optimizatu eta lehiakideekiko posizionamendua hobetzeko asmoz. Proiektuaren emaitzak merkatuan duen presentzia indartzen lagunduko dio NAVACELi, kostuei eta kalitateari dagokien posizionamendua hobetuz mundu mailako lehiakideen aldean.
NEM Solutions liderra da datu analisi aurreratu eta digitalizazioan, Mugikortasun eta Energia sektoreetan. Gure helburua, etorkizuneko belaunaldientzako mundu konektatu eta iraunkorrago bat izan dezaten lan egitea da. Hori lortzeko, NEM Solutions-ek, A.U.R.A. teknologia aurreratuari esker, sistema konplexuen etorkizuna aurreikustea ahalbidetzen du, makina konplexuek egunero sortutako operazio eta mantentze datuetan oinarrituta. Horrela, makinen produktibitateak hobetzea lortzen da, aktiboaren bizitza-zikloa luzatzen da eta garrantzitsuena, balio erantsi handiko ezagutza haundia sortzen da datu analisiari esker. NEM Solutions-en produktu eta zerbitzuak bere izaera berritzaile eta emozionalagatik dira ezagunak. Proiektu honetan, offshore energia alorrean ezagutza zabaltzeko estrategia jarraituz, HARSH plataformaren operazio eta mantenimendu monitorizazio eta kudeaketa sistema sortzea du helburu NEM Solutions-ek.
SASYMA 1958an sortu eta materialen gainazalen tratamenduan eta estalduran espezializatuta dagoen zerbitzu-enpresa da. SASYMAk merkatuan izandako bilakerari eta estalduren esparruan duen presentzia sendoari erreparatuta, itsas esparruko estaldurak barne, argi dago zein den enpresa honen helburua HARSH proiektuaren barruan: bere estalduretan berrikuntza eta kalitatearen hobekuntza bultzatzea offshore merkatuari begira.
Berrikuntzaz eta ezagutzaren sorkuntzaz baliatuta offshore produktuak hobetzea da TUBACEXen helburu nagusia. Gainera, TUBACEXek etengabeko berrikuntzaren alde egin duen apustu sendoa ageri-agerikoa da TUBACEX INNOVACIÓN izeneko bere zentro teknologikoan. .
Offshore industriarako ainguratze-kate eta lineen horniketako mundu mailako erreferente bihurtu den Vicinay Marine Taldeak begi-bistako interesa eta helburua du HARSH proiektu honen inguruan: offshore industriari zuzenduta ekoizten dituen produktuak lehiakorragoak egiteko soluzio berrien garapena. Gainera, Vicinay Marine Taldeak berrikuntzaren aldeko apustu sendoa egin du Vicinay Marine Innovación zentro teknologikoaren bitartez.
EUSKADIKO ENERGIA KLUSTERRAK hainbat kanalen bitartez garatuko ditu proiektua ezagutzera emateko jarduerak, publiko orokorrari zein offshore sektoreari zuzendutakoak, emaitzen inpaktua maximizatu eta partzuergoko kideen posizionamendu lehiakorra sustatzeko asmoz.
Euskal Herriko Itsas Foroak, euskal itsas sektorearen klusterra den aldetik, euskal itsas sektoreko enpresen jarduera eta lehiakortasuna sustatzea du helburu. EHIFek Euskal Herriko itsas-industriaren ia sare osoa ordezkatzen du, eta horrek eragile paregabea bihurtzen du, industriarekin duen etengabeko harremanaren eta HARSH proiektuari atxikitako garapenak eta aukerak zabaltzeko duen kapilaritatearen harira.
C/ San Vicente 8, Edificio Albia II.4ª plta Dpto. B. Dcha. 48001 Bilbao
Tel. 94 424 02 11
mail@clusterenergia.com