CLUSTER CLUSTER

twitter linkedin flickr youtube
  • Menuan sartu

  • Edukira jo
  • Nortzuk gara
  • Arlo estrategikoak
  • Kluster aktibitateak
  • Bazkideen Albisteak
  • TXOSTENAK
  • SVE
  • Kontaktua

Menura itzuli

  • Hemen zaude:
  • Kluster aktibitateak
     
  • Berrikuntza
     
  • Energia Klusterrak lan-mahai bat moderatu du Bilboko hiriaren Trantsizio Energetikorako parte-hartze bidezko diagnostiko integrala egiteko Tailer batean

Berrikuntza

23
Api
2021

Energia Klusterrak lan-mahai bat moderatu du Bilboko hiriaren Trantsizio Energetikorako parte-hartze bidezko diagnostiko integrala egiteko Tailer batean

  • facebook
  • linkedin
  • Twitteatu

ATELIER europar proiektuaren barruan antolatutako ekitaldi honetan, hainbat enpresa, erakunde eta elkarteren 40 ordezkarik parte hartu zuten, Bilboko energia-egoera hainbat ikuspegitatik aztertu eta hiriaren 2050eko ikuspegi energetikorako oinarriak finkatuko dituen diagnostiko bateratua sortzen laguntzeko.

Apirilaren 15ean, hirugarren workshopa antolatu zen Bilbao Innovation Atelier deritzonaren barruan, hauxe baita hiriko trantsizio energetiko eta klimatikoan inplikatutako eragileen eta intereseko taldeen ekarpenak bideratzeko Bilboko Udalak ATELIER proiektuko euskal bazkideen lankidetzaz definitu duen parte-hartze bidezko tresna.

Tailerra Tecnaliak koordinatu zuen hainbat udal sailen parte-hartzeaz, eta formatu birtualean egin zen, ondoko helburu nagusi hauek lortzeko asmoz:

  • ATELIER proiektua aurkeztea Bilboko trantsizio energetikoan eta deskarbonizazioan inplikatutako tokiko zein eskualdeko eragile-multzo bati.
  • Eragile hauek ezagutza-taldeen arabera antolatzea, Bilboren 2050eko ikuspegiaren diagnostikoan zein baterako garapenean izango duten parte-hartzea bideratzeko.
  • Tokiko zein eskualdeko eragileek partekatutako AMIA formatuko diagnostiko sektoriala lortzea, prozesuaren ondoko pausoak sustatzeko.

Horretarako, Tecnaliak eta Energia Klusterrak tailerra aurkeztu eta dagokion testuinguruan kokatzeko zuzendu zuten hasierako saioaren ondoren, parte-hartzaileak 6 lan-mahai tematikotan banatu ziren, hiriaren diagnostikoa hainbat ikuspegitatik lantzeko: Gobernantza eta gizartea, Energia, Eraikuntza, Mugikortasuna, Klima Aldaketa eta Digitalizazioa.

Energia Klusterrak Energia Mahaia koordinatu zuen Tecnaliaren laguntzaz eta Bilboko Udala, EVE, Iberdrola, Telur, Sener, Velatia eta Goienerren partaidetzaz. Bertan landutako gaien artean, beren-beregi nabarmendu zen sorkuntza arloko teknologia berriak (truke geotermikoa, eguzki-energia fotovoltaikoa, mikroeolikoa edota hondakinen balorizazioa) erabiltzeak Bilbori ekarriko dion aukera, baita ekonomia suspertzeko planek Europa, Estatu zein eskualde mailan lortu duten funtsezko babesa, eskari energetikoa elektrifikatzearen aldeko arau-esparrua eta autokontsumo kolektiboaren zein Tokiko Energia Komunitateen ezarpen gero eta handiagoa ere.

Era berean, Zorrotzaurrek, ATELIER proiektuaren barruan, energia-eraginkortasunaren arloko soluzio berritzaileak (adibidez, bero-sarea, eguzki-energia fotovoltaikoa, etab.) baliozkotzeko esperimentazio-azpiegituratzat duen potentziala nabarmendu zen, itsasadarrak bektore energetikotzat duen potentzialarekin batera.

Parte-hartzaileek balorazio positiboa egin zuten topaketari buruz, eta Bilbao Innovation Atelier delakoaren barruan Bilboren 2050eko ikuspegi energetikoaren garapenari buruz antolatuko diren hurrengo tailerretan ATELIER proiektuko bazkideekin lankidetzan jarduteko prest agertu ziren.


  • Tecnologia
  • Nazioartekoa
  • Berrikuntza
  • Talentua

Klik batean bilatu


Berrikuntza

Cluster de Energía

C/ San Vicente 8, Edificio Albia II.
4ª plta Dpto. B. Dcha. 48001 Bilbao

Tel. 94 424 02 11

mail@clusterenergia.com

  • Bilatzailea
  • Web Mapa
  • Lege Informazioa
  • Menu
  • Nortzuk gara
    • Nortzuk gara
    • Notzuk gara
    • Gobernu Organoak
      • Gobernu Organoak
      • Aktak eta dokumentuak
    • Plan estrategikoa
      • Plan estrategikoa
      • Documentos PECE 2026
    • Euskadiko energia-sektorea zenbakitan
    • Bazkideak
      • Bazkideak
      • Direktorioa
    • Nola bazkidetu
    • Zer eskaintzen diegu bazkideei
  • Arlo estrategikoak
    • Arlo estrategikoak
    • Sare Adimenduak
      • Sare Adimenduak
      • Smart Grids Basque Country
      • Neosub Proiektua
      • SecureGrid Proiektua
      • Bidelek Sareak Proiektua
      • RESINET proiektua
      • VIRTGRID proiektua
    • Energia eolikoa
      • Energia eolikoa
      • Wind Energy Basque Country
      • Offshore Wind Basque Country
      • Floating Wind Basque Country
      • DAEKIN proiektua
      • WIND2GRID proiektua
      • Ioenergy Proiektua
      • Seapower Proiektua
      • Modeol Proiektua
      • Windbox
      • FLOW proiektua
      • FLOAT&M proiektua
      • MEEVCE proiektua
      • MEGAWIND proiektua
      • KONFLOT proiektua
      • WILLOW proiektua
      • INTEGRIA proiektua
    • Olatuen energia
      • Olatuen energia
      • Wave Energy Basque Country
    • Eguzki Energia
      • Eguzki Energia
      • GRETHA
      • EKIOCEAN proiektua
    • Hidrogenoa
      • Hidrogenoa
      • H2 katalogoa
      • H2BASQUE proiektua
      • H2MAT proiektua
      • EKARRIH2 proiektua
      • AVOGADRO proiektua
      • H2SALT proiektua
      • ONTZHi proiektua
    • Errekarga Elektrikoa
      • Errekarga Elektrikoa
      • OPTICHARGER
      • BIDERATU
    • Industriaren deskarbonizazioa
      • Industriaren deskarbonizazioa
      • Proyecto BEROA
    • Low Carbon Solutions
      • Low Carbon Solutions
      • Oil&Gas Basque Industry
      • SmartO&G
    • EUROPAR PROIEKTUAK
      • EUROPAR PROIEKTUAK
      • INTERREG DURABLE
      • INNTERESTING
      • ATELIER
      • PLATOON
      • DOCC-OFF
      • Space2IDGO
      • ELBE EUROCLUSTER
      • SHAR-Q
      • Nessie
      • Bluesare
      • ESECA proiektua
  • Kluster aktibitateak
    • Kluster aktibitateak
    • Tecnologia
    • Nazioartekoa
    • Berrikuntza
    • Talentua
  • Bazkideen Albisteak
    • Bazkideen Berriak
    • Ekitaldiak
    • Programak eta laguntzak
    • Formakuntza ikastaroak
    • Lizitazioak
  • TXOSTENAK
    • TXOSTENAK
    • Nazioarteko Merkatuen Txostenak
    • Txosten teknologikoak (mintegiak eta hitzaldiak)
    • Araugintzako txostenak, politika publikoak eta estrategiak
  • SVE
    • SVE
    • Energiaren testuinguru orokorra
    • Europako Batasuna
    • Elektrizitate sareak
    • Eolikoa
    • Eguzki energia
    • Itsas Energiak
    • Mugikortasun elektrikoa
    • Energiaren deskarbonizazioa
    • Low Carbon Solutions
    • Hidrogenoa
  • Kontaktua
Arriba
Kargatzen Kargatzen ...