Bilatzailea :
Menura itzuli
18 Mai 2020
Ekimen honen bitartez, energia sektoreko enpresek COVID-19ak eragindako krisiaren inpaktuari buruz zein Energiaren Kluster Elkarteak (EKE) suspertze-fasean bultzatu beharreko ekintzei buruz duten balorazioa bildu nahi da. Enpresen jarduera lehenbailehen suspertzen lagun dezaketen ekintzak eta neurriak abian jartzea du helburu.
Energiaren Kluster Elkarteko (EKE) Zuzendaritza Batzordeak COVID-19 birusak eragindako krisiari buruzko lehendabiziko balorazioa egin zuen apirilaren 30eko bileran, energia-sektorean izandako inpaktua nahiz bazkidetutako enpresen jardueraren susperraldia bultzatzeko abiatu beharreko lehentasunezko jarduketak eta neurriak aztertuz. Era berean, aztertutako informazio eta gai nagusiak biltzeko agiria landu zuen, enpresei helarazteko.
Zuzendaritza Batzordeak informazio hori elkartekide guztiei bidaltzea erabaki zuen, inkesta batekin batera, egungo krisiak enpresa bakoitzaren helburuetan (2020an eta 2021ean) izan dezakeen inpaktuari buruzko balorazioak jaso eta EKEk enpresen susperraldian laguntzeko sustatu beharreko ekintzei buruzko proposamenak eskatzeko. Jasotako ekarpenetatik eta kanpoko informazioaren azterketatik abiatuta, EKEn, ahal dugun neurrian, ekintzak eta neurriak abiaraziko ditugu, Elkarteari atxikitako enpresen jarduera-mailak eta helburuak ahalik eta azkarren berreskuratzen laguntzeko asmoz.
Enpresa guztien ekarpenak behar bezala bildu ahal izateko, EKEn, inkestan eskatutako datuak eta proposamenak ahalik eta estimazio onenekin betetzea eskertuko genuke. Enpresaren batek ekarpenak eta ideiak formatu irekiagoan edo kualitatiboagoan bidali nahi baditu, horiek ere ongi etorriak izango dira posta elektronikoko helbide honetara bidaliz gero: mail@clusterenergia.com.
Hitz gakoa
Berrikuntza
C/ San Vicente 8, Edificio Albia II.4ª plta Dpto. B. Dcha. 48001 Bilbao
Tel. 94 424 02 11
mail@clusterenergia.com