Bilatzailea :
Menura itzuli
Europako lehenengo laborategi flotagarria errendimendu betean dago jadanik
Tecnalia euskal ikerketa eta garapen zentroak, egiazko itsas ingurunean offshore saiakuntzak egitea ahalbidetzen duen Europako lehenengo laborategi flotagarria abiarazi du Bermeon. 5 metroko diametroa eta 10 tonako pisua dituela, azpiegitura honek materialen nahiz osagaien 765 lagin ere har ditzake hiru esposizio-eremutan (atmosferikoa, zipriztinezkoa eta urpekoa). HarshLab1.0 saiakuntzak egiazko offshore ingurunean egin behar dituen edozein enpresa edo ikerketa-zentrori irekita dago, eta osagarri ezin hobea da laborategian offshore arlorako osagai nahiz materialen gainean egindako zahartze-saiakuntzetarako.
Itsas inguruneen kasuan, I+G+b-aren zati handi bat ingurunean bertan egin behar da. Helburua ez da soilik amaierako produktu edo zerbitzuaren saiakuntza egiazko baldintzetan egitea, izan ere, garapen-prozesuan bertan, nahitatezkoa da itsasoan probak egitea inguruneari dagokion behar eta zailtasunetarako hurbilketa egokia egiteko. Premia hau kontuan izanda, partzuergoak, garapen aldian produktu eta zerbitzu horien saiakuntzak in situ egitea ahalbidetzen duen HARSH LAB diseinatu du.
Itsas ingurunean oso espezifikoak diren balioztapenak egiteko laborategi jakin batzuk dauden arren, munduan ez dago HARSH LABen moldaerraztasun eta saiakuntza-aniztasunaren parekorik eskaintzen duen beste laborategirik.
HARSH LAB hauxe izango da: • Itsas-inguruneko laborategi flotagarria, muturreko ingurune latzetan jardun behar duten ekipo eta azpisistemetako osagaiak baliozkotu eta offshore inguruneko hainbat saiakuntza mota integratuko dituena. • Tripulazioei offshore inguruneetan egin beharreko lanetarako entrenamenduak egitea ahalbidetuko dien laborategi flotagarria, itsas-ingurunean egin beharreko lanetarako prestakuntza espezifikoko ikastaroak emateko aukera ere eskainiz. • Offshore merkatuko zereginetan jarduteko balio handiko prestakuntza tituluak lortzea ahalbidetuko duen zentro homologatua. HARSH LABek hauxe eskainiko du: • Materialak, osagaiak eta sistema independenteak offshore ingurune errealean ebaluatzeko aukera: eremu atmosferikoetan, splash eremuan, urperatze eremuan, eremu mugatuetan eta itsas hondoko eremuan. • Korrosioaren, fouling-aren eta neke-korrosioaren aurka babesteko soluzioak probatzeko aukera. • Korrosioaren monitorizazio-soluzioak probatzeko aukera. • Zilbor-hodien, riserren eta manipulazio eta ainguratze sistemen portaera aztertzeko aukera. • Langileei offshore eragiketen inguruko prestakuntza emateko aukera.
HarshLaben garapena Eusko Jaurlaritzak finantzatu du HARSH proiektuaren bitartez. Modelo eta tresnen eraikuntzarako, Tecnaliak 123 saiakuntza egin ditu El Pardoko Esperientzia Hidrodinamikoen Kanalean (CEHIPAR).
COMPORTAMIENTO EN LA MAR DE HARSH LAB - Ensayo CEHIPAR 2017 Condiciones Operativas:
Bestalde, azpiegituraren hedapenak bi fase ditu. Lehenengoa gauzatuta dago eta bigarrena 2019an egingo da.
• HarshLab v1.0: Probeta eta osagaien saiakuntzetarako offshore erakustokia. Hedapena 2018an
HarshLab v1.0 delakoak korrosio, zahartze eta foulingaren aurkako material eta soluzio berrien saiakuntzak egiazko offshore ingurunean eta kontrolatutako baldintzetan egiteko aukera eskaintzen du. Aldi berean, probeta estandarizatuak eta osagaiak egiazko offshore ingurunean ebaluatzea ahalbidetzen du, zipriztintze-eremuan (splash) nahiz urperatze-eremuan. Offshore laborategi honetan 150 laginen saiakuntza ere egin daitezke zipriztintze-eremuan eta 200 urperatze-eremuan.
Bermeoko portuan ekainean egindako inaugurazio ofizialaren ondoren, HarshLab1.0 irailean 12an abiarazi zen.
Bermeoko portutik, atoian eraman zuten Armintzako BiMEP (Biscay Marine Energy Platform) itsas energien esperimentazio eremuan duen behin-betiko kokalekuraino, eta bertan, aldez aurretik instalatuta zeuden 3 ainguratze-lerroetara lotzeko maniobra osatu zuten. Horri esker, inguru horretako ohiko olatu bortitzek astindutako 65 metroko sakonera duen ingurune konplikatu horretan ainguratuta geratu da.
Honela, egun, 8 enpresak dihardute HarshLab1.0 laborategian saiakuntzak egiten, hasierako okupazioa % 30 ingurukoa delarik.
• Harsh Lab v2.0: Offshore laborategi hau ekipamenduez, moduluez eta itsaspeko konektoreez hornituta egongo da eta sarbide nahiz O&M maniobrak egiteko aukera emango du. Hedapena 2019an gauzatuko da. Hau ere BiMEPen instalatuko da, 2019an.
C/ San Vicente 8, Edificio Albia II.4ª plta Dpto. B. Dcha. 48001 Bilbao
Tel. 94 424 02 11
mail@clusterenergia.com