Bilatzailea :
Menura itzuli
Enpresek itsas-inguruneetako aplikazio energetikoei zuzendutako produktuak garatzerakoan aurkitu ohi dituzten arazoetarako konponbideak bilatzeko ikerketa industriala da HARSH proiektuaren helburu nagusia
Hauexek dira HARSH proiektuaren helburu nagusiak: Estrategikoak eta komertzialak: • Osagai eta sistemetako arazo komunak identifikatu eta karakterizatzea offshore energia sektorean; • Euskal enpresen posizionamendu teknologiko eta komertziala hobetu eta finkatzea itsas-inguruneko energia sektorean; • Erreferentziazko hornitzaile bihurtzea offshore inguruneetako Oil&Gas eta Energia Berriztagarrien merkatuan; • Muturreko zerbitzu-baldintza gogorretan propietate mekaniko egokiak eta korrosioarekiko erresistentzia aproposa bermatuko dituzten erantzukizun eta balio erantsi handiko produktu berriak garatzea; • Bimep azpiegitura ikerketa industrialerako plataformatzat erabiltzeko aukera aprobetxatzea, ingurune errealeko baliozkotze-saiakuntzen bitartez; • Kostuak murriztea Oil&Gas sektorean eta offshore eolikoan, bizitza erabilgarria luzatu eta mantentze-lanen premia gutxitzeko moduko goi-mailako prestazioak dituzten produktuen garapenaren bitartez. Teknikoak: • Materialek offshore inguruneetan duten degradazioaren arazoari aurre egiteko ikerketa industriala, muturreko ingurune latzetan erabiltzeko moduko produktu berriak garatzea ahalbidetuko duten osagai eta sistemetarako tratamendu berriak lortzeko asmoz; • Muturreko ingurune latzetan O&M kudeaketa hobetzea; • Osagaien zein hauen ekoizpen eta logistikaren optimizaziorako ikerketa aplikatua, offshore merkatura begira; • Egungo soluzioen aldean, korrosioaren aurkako portaera mekaniko hobea eta itsas-ingurunean portaera tribologiko hobea duten balio erantsi handiko produktu berriak garatzea; • Fabrikazio-prozesu berrien diseinua, itsas-ingurunean aplikatzeko moduko produktuen eskaintza handitzeko; • Produktuen azterketa eta baliozkotzea bimep-en. Giza-baliabideen prestakuntza eta dibulgazio zientifiko-teknologikoa: • Materialen eta hauen prozesuen inguruko zientzian eta ingeniaritzan, eta offshore energian aplikatzeko moduko osagaien diseinuan espezializatutako giza-baliabideak prestatzen laguntzea; • Offshore instalazio energetikoetako O&M langileak prestatzen laguntzea, HARSH LAB proba-eremutzat erabiliz; • Emaitzen eta aplikazioen transferentzia erraztea, diseinu eta fabrikazioaren arloko antzeko erronka eta arazoei aurre egin behar dieten enpresen mesedetan; • Offshore energiaren merkatuetan diharduten Europako enpresa, eragile eta sareekiko komunikazio eta interakzio iraunkorra mantentzea, aliantzen eta lankidetza-ekimenen sorrera errazteko; • Euskadi offshore ingurunerako produktuak garatu eta baliozkotzeko erreferentetzat posizionatzen laguntzea, teknologoak eta teknologia honen balizko erabiltzaileak laborategira eta bimep-era erakarriz. Ingurumen arloko helburuak: • Muturreko baldintza gogorretan erresistentzia handiagoa duten osagaiak garatzea, horien degradazioa saihestu edo minimizatzeko, bereziki garrantzi handiko ingurumen-inpaktu negatiboa duten zerbitzuetan; • Garatutako produktuen bizitza erabilgarria luzatzea, horiei lotutako instalazioetako eragiketak eta mantentze lanetako gastuak murriztuz; • Eskakizunak ez betetzeagatik gertatzen diren produktuen errefusa minimizatzea; • Itsas-eoliko finko nahiz flotagarriaren kostuak murrizten laguntzea, eta horren harira, berriztagarrien bidezko ekoizpena handitzea mix energetikoan.
C/ San Vicente 8, Edificio Albia II.4ª plta Dpto. B. Dcha. 48001 Bilbao
Tel. 94 424 02 11
mail@clusterenergia.com