Bilatzailea :
Menura itzuli
Arlo estrategikoak
Esparru honetan, gure helburua, industriako energia eraginkortasunaren merkatua dinamizatzea da
Maila globalean lehiatzen diren industria arloko enpresak energiaren kostuak murrizteko premiari aurre egiten hasiak dira lehiakortasuna hobetzeko. Energia-kostuen murrizketa hau kontsumoaren murrizketan eta energia-intentsitatean (energia-kontsumoa ekoitzitako ale bakoitzeko) oinarritu behar da nagusiki, prozesuetan, ekipamenduetan eta instalazioetan energia eraginkortasunaren aldeko neurriak hartuz.
Horretarako, lankidetza areagotu behar da energia kontsumitzen duten enpresen, soluzioak eskaintzen dituzten enpresen, ikerketa-erakundeen eta administrazio publikoaren artean, enpresak beharrezko proiektuak eta inbertsioak egitera bultzatzeko, eta horiek guztiak eraginkortasunez eta herrialdearen lehiakortasun globaleko ikuspegia gogoan hartuz egingo direla bermatzeko asmoz.
Esparru honetan, gure helburua, industriako energia eraginkortasunaren merkatua dinamizatzea da, energia kontsumitzen duten enpresen eta soluzioak eskaintzen dituzten enpresen arteko harremanak eta lankidetza erraztuz, eta administrazioak (EVE-Eusko Jaurlaritza) horren aldeko neurriak hartzea sustatuz.
Energia eraginkortasun LT
C/ San Vicente 8, Edificio Albia II.4ª plta Dpto. B. Dcha. 48001 Bilbao
Tel. 94 424 02 11
mail@clusterenergia.com