Bilatzailea :
Menura itzuli
Arlo estrategikoak
Automobilgintzako aluminiozko osagaien fabrikazio-prozesu eraginkor baten alde
"Presiozko teknologiaz e-fabrikatutako aluminiozko motor-bloke eta balazta-disko berriak” (AlePRE) proiektuak materialen eta energiaren erabilpen eraginkorraren aldeko migrazioa planteatzen du automobilgintzako aluminiozko osagaien fabrikazio-prozesuan, ibilgailuen pisua murriztu eta atsmoferara CO2 gutxiago isurtzea xede duen Europako ibilgailugintzako paradigmarekin bat datozen produktu arinak ekoizteko estrategiari jarraiki.
FAGOR EDERLAN S.KOOP. buru duen proiektu honek honako euskal erakunde hauek ditu partaide: AURRENAK, S.KOOP., TRATAMIENTOS TERMICOS TEY, S.M., FOSECO ESPAÑOLA, S.A., BEFESA, S.A., JOSE LUIS SANTILLAN, S.A., SINDOSA, S.M. eta ENERGIA KLUSTERRA. Proiektuan, halaber, ZTBESari atxikitako IK4-IKERLAN, IK4-TEKNIKER eta EDERTEK S.KOOP. zentroek parte hartu dute. Ekimena 2015eko apirilaren 16an abiatu eta 2017ko abenduaren 31n amaituko da, 5 milioi euroko aurrekontuaz.
Aluminioa injektatzeko teknologiak garatzea da erronka honen helburua, betiere kalitaterik gorena, ziklo-tarterik txikienak eta materialen eta energiaren kontsumorik murritzena bermatzeko asmoz.
LPDC prozesuko energia-kontsumoa murriztearren, FAGOR EDERLANek, IK4-IKERLANen lankidetzaz, bere lantegiko energia-kontsumoen datuak bildu eta aztertzeko energia-eraginkortasunari buruzko lantaldea eratu du.
Prozesua antzeko funtzionaltasunak (fusioa, moldaketa, tratamendu termikoa, mekanizazioa, kalitate-kontrola, etab.) dituzten ekipamenduen arteko zenbait modulutan banatu da, eta modulu bakoitzean, energia-kontsumoa zenbatzea ahalbidetzen duten banakako ekipamenduak zehaztu dira. Prozesuko energia-kontsumoa produktibitateari estu-estu lotuta dagoenez gero, ondo kontuan hartu dira etapa desberdinetako sarrerako nahiz irteerako materialak, baita makinen arteko materialen fluxua ere. LPDC lantegian erabilgarri dagoen informazioa biltzeari ekin zaio, ad-hoc neurriak egin dira eta balioak kalkulatu dira datu erabilgarririk ez dagoen kasuetan. Hauexek dira analisian erabili diren datuen iturriak:
LPDC lantegiko energia-kontsumoei buruzko datuen analisiari esker, energia-kontsumoan pisurik handiena duten moduluak edo etapak zehaztu dira. Energia-kontsumorik handieneko etapen artean, beroketarako gasa erabiltzen diren etapak nabarmen daitezke: fusioa eta tratamendu termikoa. Etapa hauetan, errekuntzako gasek beroa ematen diete materialei, eta bero-ekarpen hori eginda ere, gasek bero erabilgarria izan ohi dute.
FAGOR EDERLAN eta IK4-IKERLANen artean eratutako energia-eraginkortasunari buruzko lantaldeak gas horietan dagoen bero erabilgarria berreskuratu eta prozesuko beste etapa batzuetan erabiltzeko aukera aztertu dute, prozesuaren energia-eraginkortasuna hobetzeko asmoz. Beroa berrerabiltzeko aukeren artean, solubilizazioko tratamendu termikoko keen beroa berrerabiltzea hautatu da, zahartzeko tratamendu termikoan erabiltzeko.
Gaur egun, abian da beroa berreskuratzeko sistema diseinatu eta dimentsionatzeko prozesua, eta horren muntaketa eta lehenengo saiakuntza esperiomentalak 2017an egingo direla aurreikusi da.
C/ San Vicente 8, Edificio Albia II.4ª plta Dpto. B. Dcha. 48001 Bilbao
Tel. 94 424 02 11
mail@clusterenergia.com