Bilatzailea :
Menura itzuli
28 Api 2017
Energia Klusterrak parte-hartze aktiboa izan zuen Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako Sailak eta SPRIk Hannover Messe-ren 2017ko edizioaren barruan (apirilaren 24tik 28ra) antolatutako “Basque Industry 4.0” standean.
Arantza Tapia Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako Sailburuak “Basque Industry 4.0” standa inauguratu zuen nazioarteko oihartzun handia duen Hannover Messe azokan, Euskadik Fabrikazio Aurreratuaren esparruan duen estrategia aurkeztu eta euskal industriak industria-prozesu, produktu eta zerbitzuei aplikatutako teknologia digital berrien (“4.0 Fabrikazioa” deritzonaren) arloan dituen indarrak eta gaitasunak posizionatzeko asmoz.
Astebetez, standean bertan, “Basque Industry 4.0” delakoaren arloko proiektu eta ekintzen aurkezpenak egin zituzten euskal enpresek, zentro teknologikoek eta klusterrek. Programa honen barruan, Energia Klusterrak Energiaren arloko Teknologia eta Industria Garatzeko Estrategia (EnergiBasque) aurkeztu zuen, Fabrikazioa Aurreratuaren esparruarekin lerrokatuta dauden lehentasunezko ekintzei arreta berezia eginez. Hartara, zehatz-mehatz azaldu zituen, saiakuntza aurreratuen bitartez azpisistema eolikoak integratu eta balioztatzea xede duen WINDBOX zentroa. Horrez gain, standera inguratu ziren guztiei, 4 “Basque Country” marken katalogoak eta Windbox-i buruzko deskribapenezko artikulu bat dakarren “BI 4.0” aldizkaria banatu zitzaizkien.
Era berean, Energia Klusterrak Hannover Mese-k antolatutako “Matchmaking event” batean parte hartu zuen, eta bertan, Europako eta Alemaniako beste kluster batzuekin harremanetan jarri eta balizko lankidetza-aukerak aztertzeko aukera izan zuen.
Hitz gakoa
NOTICIAS
C/ San Vicente 8, Edificio Albia II.4ª plta Dpto. B. Dcha. 48001 Bilbao
Tel. 94 424 02 11
mail@clusterenergia.com