Bilatzailea :
Menura itzuli
18 Mar 2024
Teknologia
Martxoaren 14an egin zen KONFLOT “Energia berriztagarri flotagarrietako kontrolaren kodiseinua” proiektuaren azken transferentzia-tailerra, eta ikerketaren emaitzetan interesatuta dauden 10 euskal enpresa izan zituen partaide.
KONFLOT proiektuaren amaierako jardunaldiak eoliko flotagarriaren nahiz olatuen energiaren balio-kateko 17 erakunderen 30 ordezkari baino gehiago izan zituen partaide. Goizean, beren-beregi nabarmendu zuten KONFLOT nazioarteko interes goreneko gai berezi-berezia jorratu duen proiektua dela.
Transferentzia-tailerraren helburua KONFLOT proiektuaren bi urteko ikerketa-aldian lortutako emaitzak aurkeztea izan zen. Emaitza horiek bi azterketa-kasutan banatuta daude: lehenak energia eoliko flotagarria du ardatz, eta bigarrenak, olatuen energia.
Euskadiko Energia Klusterreko Marcos Suarez eta Tecnaliako Eider Robles arduratu ziren jardunaldia irekitzeaz, eta, ondoren, labur-labur azaldu zieten proiektua bertaratutakoei, orain arte izandako lorpen nagusiei erreparatuz. Gainera, Markel Peñalbak KONFLOT+ Elkartek proposamen berria aurkezteko aukera izan zuen. Jarrian, bertaratutakoak bi taldetan banatu ziren, haien erakundeen interesen arabera.
Eoliko flotagarriaren arloan lortutako emaitzak azaltzeko taldean, Tecnaliak eta UPV/EHUk kodiseinu-tresnan erabilitako kontrol-sistemei buruzko informazioa eman zuten nagusiki, eta BCAMek kalkuluen optimizazioaren ikuspuntutik azaldu zituen lortutako ondorioak. Bestalde, Ikerlanek aintzakotzat hartu zuen aerosorgailuko azpisistema zehatz bat, pitch sistema, emaitzak aurkezterakoan. Amaitzeko, Tecnaliak garapen horien balizko inpaktuari buruzko lehen azterketa aurkeztu zuen, eta kalkuluen arabera, energia-sorkuntzaren amaierako kostua % 17 ere murrizten lagun lezake.
Mondragon Unibertsitatea arduratu zen olatuen energiaren arloko azterketa-kasuaren emaitzak sektoreko interesatuei eagutzera emateaz. Efizientzia aerodinamikoan nahiz energiaren sorkuntzan lortutako % 20ko hobekuntza izan zen nabarmendutako ondorio nagusia, olatuen energia-kaptadorearen gainean egindako kontrolaren kodiseinuari esker.
Jardunaldiaren amaieran, bertaratutakoek iritziak partekatzeko aukera izan zuten, eta gehienek sentsazio bera izan zuten: gaia funtsezkoa da plataforma flotagarrien garatzaileek garapenak optimizatu ahal ditzaten, baina orain arte isil-isilik egon diren OEMen laguntza behar dute, eta olatuen energiaren kasuan, inplementazioa errazagoa da, enpresa bakar batek garatuko baitu gailu osoa.
Partzuergoko kideekin batera, honako erakunde hauek ere bertaratu ziren: CARR RENEWABLES, HINE, IDOM, MUGAPE, NABLA WIND HUB, NAUTILUS FLOATING SOLUTIONS, SAITEC OFFSORE TECHNOLOGIES, SENER, TRAFAG eta ULMA FORJA.
KONFLOT proiektua Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Elkartek 2022 programak finantzatu du. Partzuergoa Tecnaliak koordinatzen du, eta BCAM, Ikerlan, Mondragon Unibertsitatea eta UPV/EHU ditu partaide, Euskadiko Energia Klusterraz gain.
Hitz gakoa
Kluster aktibitateak
C/ San Vicente 8, Edificio Albia II.4ª plta Dpto. B. Dcha. 48001 Bilbao
Tel. 94 424 02 11
mail@clusterenergia.com