Bilatzailea :
Menura itzuli
27 Mar 2024
Teknologia
Europako Batzordearen ordezkariek sustatutako galde-erantzun irekien elkarrizketari esker, ELBE EUROCLUSTER behar bezala aurrera egiten ari dela berretsi ahal izan zen. Era berean, euroklusterren etorkizuneko deialdietan sartzeko moduko ikuspegi berrien proposamenak partekatu ziren EISMEA eta DG GROWrekin.
Lehenengo egunean, martxoak 18, arratsaldez, barne-bilera presentziala egin zen Bilbon ELBE EUROCLUSTER aliantzako ordezkariekin: GCE NODE (Norvegia), Pôle Mer Méditerranée (Frantzia), Blauwe Cluster (Belgika), Pomorska Platform Offshore (PPO) (Polonia), Energy Cluster Denmark (Danimarka) eta OffshoreVäst (Suedia). Topaketa honetan proiektuaren egoera aztertu zen eta GCE NODEren ordezkari batek peer to peer ikaskuntza-saio bat aurkeztu zuen BD Lab eta Flourishinf Business Canvas delakoei buruz.
Bigarren egunean, martxoak 19, goizez, zuzendaritza-batzordearen bilera egin zen Europako Berrikuntza Kontseilu eta ETEen Agentzia Exekutiboaren (EISMEA) eta Barne Merkatu, Industria, Ekintzailetza eta ETEen Zuzendaritza Nagusiaren (DG GROW) ordezkariekin batera, azken hauek urrunetik parte hartuz. Bileran, alde batetik, proiektuaren maila handia eta ikuspegia nabarmendu ziren, datozen hilabeteetarako planteatu diren hainbat erronkaren egoera berrikusteaz gain. Bestetik, eztabaida-saio irekia egin zen, galde-erantzunak, aurreikuspenak, ikasitako lezioak eta gomendioak bilduz, Europako Batzordearekin batera partekatu ahal izateko. Saio honetan, ELBE EUROCLUSTER proiektua behar bezala aurrera egiten ari dela egiaztatu eta ondorio itxaropentsuak atera ahal izan ziren.
Hitz gakoa
Kluster aktibitateak
C/ San Vicente 8, Edificio Albia II.4ª plta Dpto. B. Dcha. 48001 Bilbao
Tel. 94 424 02 11
mail@clusterenergia.com