Bilatzailea :
Menura itzuli
25 Mar 2024
Teknologia
Saioa elkarrekin antolatu zuten Euskadiko Energia Klusterrak eta Enpresa Eolikoen Elkarteak eta itsas-eolikaren balio-kateko beste 11 erakunde izan zituen partaide, Saitec Offshore, Sener eta Vicinay Marine euskal enpresak barne
Euskadiko Energia Klusterrak, Enpresa Eolikoen Elkartearekin (AEE) batera, Espainiako itsas-merkatu eolikoaren aukerak eta Estatuko industriak itsas-sektore eoliko flotagarrian dituen gaitasunak aztertzeko jardunaldia antolatu zuen martxoaren 21ean, WindEurope Bilbao 2024ren barruan. Ekitaldiak sektorearen nazioarteko ehun ordezkari inguru bildu zituen.
Espainiak 2030ean 3 GW lortzea du helburu energia eoliko flotagarriari dagokionez. Horretarako gakoa tokiko balio-katearen inplikazioa izango da. Testuinguru honetan, José Ignacio Hormaeche Euskadiko Energia Klusterreko zuzendariak egindako ongietorriaren ondoren, jardunaldia sektorearen testuinguruari buruzko azalpen batekin hasi zen Juan Virgilio Marquez AEEko zuzendari nagusiaren eskutik.
Lehenengo blokean, itsas-eolikoa Estatuan hedatzeko funtsezkoak diren hiru klusterrek parte hartu zuten. Euskadiren kasuan, Marcos Suarez Euskadiko Energia Klusterreko arlo eolikoaren arduradunak Floating Wind Basque Country markaren barruan bildutako gaitasunak eman zituen ezagutzera. Harekin batera, Kantabria, Asturias eta Galizia biltzen dituen Atlantic Wind superklusterrak eta Kanarietako Itsas Klusterrak ere parte hartu zuten. Hiru eskualde horiek estrategikotzat jo dira Euskadiko Energia Klusterraren “Espainiako Itsas Industria Eolikoaren Liburu Zurian”.
Bigarren blokean, Renmarinas Demo programaren laguntza jaso duten plataformetako teknologien sei garatzaileek beren gaitasunak aurkeztu zituzten: Saitec Offshore, Hive Wind (Sener eta Nervion Naval Offshore enpresen arteko joint-venturea), X1Wind, EnerOcean (Isati euskal ingeniaritza partaide duena), Floating Power Plant eta Acciona. Azkenik, hirugarren blokeak Estatuko itsas-eolikaren balio-kateko hiru erakunde nagusiak izan zituen partaide: Ferrovial, Navantia Seanergies eta Vicinay Marine.
Jardunaldia arrakastatsutzat jo zuten bertaratutakoek, eta ageri-agerian utzi zuen Estatuan dagoen industria-gaitasuna, datozen hamarkadetan eoliko flotagarria hedarazteko behar diren jarduera gehienei ekin ahal izateko.
Hitz gakoa
Kluster aktibitateak
C/ San Vicente 8, Edificio Albia II.4ª plta Dpto. B. Dcha. 48001 Bilbao
Tel. 94 424 02 11
mail@clusterenergia.com