Bilatzailea :
Menura itzuli
18 Mar 2024
Berrikuntza
Saitec Offshore Technologies, Sener, Vicinay, Inalia, Azti, Cidetec Surface Engineering, Ditrel eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoa dira partaide horiek, eta editorialetan nabarmendu dituzte arlo honetan egindako aurrerapen teknologiko nagusietako batzuk.
Erreportajea Wind Energy Network aldizkariaren 74. alean agertu da eta "Floating Wind-Basque Country" markapeko erreportaje bat ere plazaratu da (10-19 orrialdeak).
Argitalpen bereziaren hasieran, Euskadiko sektore eoliko flotagarriaren egungo testuingurua azaldu da. "SATH" sarearekin konektatutako Estatuko lehen aerosorgailu flotagarria aipatu dute, izan ere, Saitec-ek instalatu du Estatuan dauden bi saiakuntza-eremuetako batean, Armintzako BiMEPen, euskal kostaldean.
Gainera, Renmarinas Demos programak diruz lagundutako bi proiektuak nabarmendu dira. Hive Wind proiektua, Senerren eta Nervion Naval Offshoreren artean sortutako enpresa, eta EnerOcean proiektua, Isati euskal ingeniaritzarekin batera gauzatutakoa.
Funtsezko beste eragile batzuk ere aztertu eta Nautilus aipatu da, 2025ean instalatzekoa baita bere plataforma, erabat operatiboa, 6 MWeko turbina batekin. Era berean, euskal parte-hartzea eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen garrantzia azpimarratu dira. Eskualde mailan, I+G proiektu estrategikoetan parte hartu da, FLOAT & M eta KONFLOT proiektuak kasu.
Nabarmentzekoa da ELBE Eurocluster proiektua, Euskadiko Energia Klusterra buru duen aliantza, itsas-energia berriztagarrietan liderrak diren Europako zortzi kluster biltzen dituena. Horrekin batera, azpimarratzekoa da Eoliko Flotagarriaren Lantaldeak egiten duen lanaren garrantzia, izan ere, 34 euskal enpresa eta I+G arloko 8 erakunderen lankidetzari esker, flotagarriaren Euskadiko estrategia teknologikoa zehazten lagundu du.
Era berean, zortzi enpresa eta erakunde elkartekidek editorialetan nabarmendu dituzte orain arte lortu dituzten aurrerapen teknologikoak:
SAITEC OFFSHORE TECHNOLOGIES Exploring environmental coexistence and preservation. SENER Wise optimisation of offshore windfarms – a digital revolution. VICINAY Mooring in line tensioners – from concept to reality. INALIA Structural heald monitoring. AZTI Supporting the sustainable development of offshore wind. CIDETEC SURFACE ENGINEERING Competitive and sustainable 3R epoxy composites for blades. DITREL Cable pretermination for floating offshore windfarms. MONDRAGON GOI ESKOLA POLITEKNIKOA. Reducing offshore windfarm design uncertainties via innovative O&M assessment.
Esteka hau erabil daiteke aldizkarira sartzeko.
Hitz gakoa
Kluster aktibitateak
C/ San Vicente 8, Edificio Albia II.4ª plta Dpto. B. Dcha. 48001 Bilbao
Tel. 94 424 02 11
mail@clusterenergia.com