Bilatzailea :
Menura itzuli
20 Abe 2023
Joan den Abenduaren 19an antolatutako prestakuntza-saioan, euskal teknologia eta industria sareak energiaren sektorean dituen gaitasunen ikuspegi orokorra eman eta Euskadin trantsizio energetikoaren erronkei aurre egiteko garatzen ari diren proiektu eta ekimen nagusiak jakinarazi zizkieten talentu gazteei.
Hasteko, Euskadiko Energia Klusterrak energiaren sektorea egun murgilduta dagoen trantsizio energetikoaren testuingurua aurkeztu zuen, arlo honetako joera teknologiko eta merkatu joera nagusiak deskribatuz, eta gure inguruko sektoreko industria-ehuna osatzen duten enpresei dakarkien aukera nabarmendu zuen.
Topaketan, halaber, Euskadiko Energia Klusterrak euskal ekosistema energetikoaren barruan betetzen dituen funtzioak zehaztu ziren, baita 8 arlo estrategikoetan bultzatzen dituen enpresen arteko lankidetza eta lankidetza publiko-pribatua ere.
Ondoren, sakon aztertu ziren energia eolikoan, sare adimendunetan, hidrogenoan eta industriaren deskarbonizazioan dauden balio-kateak eta jarduera nagusiak, ikasleei energia-sektoreak garapen profesionalerako eskaintzen dituen askotariko aukerak ezagutzera emanez.
Azkenik, ikasleak partaide izan ziren galdera-txandan eta solasaldian, trantsizio energetikorako soluzio eta teknologia berrien garapenak dakartzan erronka teknologikoek eragin zuten jakin-minik handiena.
Hitz gakoa
Talentua
C/ San Vicente 8, Edificio Albia II.4ª plta Dpto. B. Dcha. 48001 Bilbao
Tel. 94 424 02 11
mail@clusterenergia.com