Bilatzailea :
Menura itzuli
7 Aza 2023
Prestakuntza-saioa azaroaren 7an, asteartea, egin zen Mondragon Unibertsitatearen Bilbao BBF Campusean, unibertsitate mailako Euskadiko 100 gazte baino gehiago partaide dituen BEINT 2023 programaren "Euskal enpresa eta nazioartekotzea" moduluaren barruan.
Unibertsitate-titulazioa duten euskal talentu gazteei zuzendutako BEINT – International Business Program delakoak nazioartekotzearen inguruko prestakuntza ematea du, ezaguera akademikoak eta nazioartekotutako erakunde eta enpresetan egindako esperientzia praktikoak uztartuz. Prestakuntza-faseak Euskadiko hiru unibertsitateak (UPV/EHU, Deustuko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatea) ditu lankide, eta horrexen barruan antolatu da Jon Fernandez Energiaren Kluster Elkarteko (ACE) Proiektuen arduradunak emandako hitzaldia.
Saioan, energia-sektorea egun murgilduta dagoen trantsizio energetikoaren testuingurua azaldu zen, joera teknologiko nagusiak eta merkatukoak deskribatuz eta horiek gure inguruko energia-arloko industria- sarea osatzen duten enpresei dakarkieten aukera nabarmenduz.
Jarraian, EKEk, lankidetzaren bidez, euskal energia-sektorearen lehiakortasuna sustatzeko betetzen dituen eginkizun nagusiak aurkeztu ziren, sektoreko enpresak nazioartekotzean laguntzea baita jarduera nagusietako bat.
Azkenik, EKEk euskal energia-sektorearen ikuspegi orokorra deskribatu zuen, jarduerak eta etorkizunerako aukerak barne, trantsizio energetikoaren oinarrizko eremu nagusietan duen posizionamendua eta indarra azpimarratuz.
Hitz gakoa
Talentua
C/ San Vicente 8, Edificio Albia II.4ª plta Dpto. B. Dcha. 48001 Bilbao
Tel. 94 424 02 11
mail@clusterenergia.com