Bilatzailea :
Menura itzuli
7 Eka 2019
Ekainaren lehenengo astean, hilaren 3tik 7ra bitartean, energia sektoreari lotutako Kolonbiako enpresa eta erakundeen ordezkaritza batek Euskadi bisitatu du, euskal industriak energia eraginkortasunean nahiz energia berriztagarriak matrize energetikoan txertatzeko ahaleginean bildu duen esperientzia eta ezagutzaren berri ikasteko. Energia Klusterrak ekainaren 3an antolatutako jardunaldian, Kolonbiako eta Euskadiko enpresek sektoreari buruzko esperientziak eta iritziak trukatu zituzten, eta amaitzeko, guztien arteko harremanak sustatzeko networking saioa egin zuten.
Energia Klusterrak martxoan Kolonbiara egindako esplorazio-misioaren emaitza zuzenetako bat da Bogotako Merkataritza Ganberaren menpeko Ingurumen Enpresen Korporazioak (CAEM) antolatutako alderantzizko misio hau, munduan zehar dauden energia eraginkortasunaren arloko ezagutza eta jardunbide egokiak ikasi eta Kolonbian aplikatzea xede duen NAMA Industria programaren barruan. Proiektua Nazio Batuen Garapenerako Programak finantzatu eta CAEMek gauzatu du, alderantzizko misio honetan Kolombiako 8 erakunde ere bildu dituelarik: GREEN ENERGY FACTORY, SODINLEC, INGERFROST, MELBA PEREZ, PROCABLES, KOLONBIAKO UNIBERTSITATE NAZIONALA, EAN UNIBERTSITATEA eta GESTION 3.
Astelehenean, hilak 3, Energia Klusterrak jardunaldia antolatu zuen euskal enpresen parte-hartzeaz, Kolonbiako ordezkaritzak bertako sare industriala eta teknologikoa ezagutzeko aukera izan zezan, geroko jardunaldiko partaideen arteko lankidetza sustatzeko asmoz. Kolonbiako erakundeen aurkezpenekin batera, CEGASA, CEIBER, EUSKABEA, IKERLAN eta TECNALIA euskal enpresek beren esperientziak eta gaitasunak ezagutzera emateko aukera izan zuten, Aurkezpenen ondoren, parte-hartzaile guztien gaitasunak zehaztutakoan, networking saioa antolatu zen, balizko sinergietan eta lankidetza-aukeretan sakontzeko asmoz.
Arratsaldez, Kolonbiako taldeak INGETEAMek Zamudioko Teknologia Parkean dituen instalazioak bisitatu zituen. Asteko gainerako egunetan, zazpi azokaren arteko +Industry topaketa bisitatu zuen, baita EVE, CIC Energigunek Gasteizen dituen instalazioak eta TECNALIAk Azpeitian duen energia-eraginkortasunari buruzko laborategia ere.
Hitz gakoa
Internazionalizazioa
C/ San Vicente 8, Edificio Albia II.4ª plta Dpto. B. Dcha. 48001 Bilbao
Tel. 94 424 02 11
mail@clusterenergia.com