Bilatzailea :
Menura itzuli
5 Urr 2022
Energiaren Kluster Elkarteak (EKE) hidrogeno berdearen sorkuntzarako teknologia berritzaileen giltzarrizko osagaiak garatzea xede duen H2BASQUE ekimena aurkeztu zuen irailaren 29an, Wind Energy Hamburg azokako Speakers' Corner gunean.
Hitzaldian, Jone Irigoyen EKEko hidrogenoaren arloko proiektuen ingeniariak beren-beregi nabarmendu zuen Euskadik hidrogenoaren sektorean duen indar teknologiko ea industriala, eta honexen isla da gaitasun zientifiko-teknologikoen inguruan antolatutako balio-kate osoa, prestakuntza, I+G+b eta industriaren garapena sustatu eta Euskadi etengabeko hazkundean murgilduta dagoen I+G merkatu honetarako teknologiaren esportatzailetzat posizionatzea helburu duena.
Saioan aurkeztutako ekimen nagusia TECNALIA zentro teknologikoa buru duen H2BASQUE proiektua izan zen. AEM elektrolisia, PEM elektrolisia, ziklo termokimikoak eta bestelako teknologia berritzaileak garatzea da proiektu honen helburua, hidrogeno berdea kostua lehiakorrean ekoitzi ahal izateko. Hartara, H2BASQUEk PEM elektrolizagailuen kostua murrizten lagunduko du, eta horretarako, material kritiko gutxi duten elektrodoetarako katalizagailuak eta PEM teknologien eta teknologia alkalinoaren abantailak uztartzen dituen truke anionikorako mintz bat garatuko ditu, fabrikazio eta eragiketa arloetako kostuak murriztuz. Horrekin batera, hidrogeno berdea ahalik eta tenperatura-tarterik baxuenean (< 500 ºC) sortzen lagunduko du, ekoizpena maximizatuz eta materialaren itzulgarritasuna hobetuz, industria mailako bideragarritasun ekonomikoa lortzeko.
Gainera, labur-labur aurkeztu ziren MONDRAGON UNIBERTSITATEA eta TECNALIA, hurrenez hurren, buru dituzten H2MAT eta EKARRIH2 ekimenak. H2MAT ekimenak entropia altuko aleazioen inerfaserako geruza anitzeko altzairuzko egituren diseinua, fabrikazioa eta ebaluazioa ditu ardatz, egun hidrogenoa garraiatzeko erabiltzen diren altzairu herdoilgaitzezko soluzio mugatuen ordezko alternatiba gisa. EKARRIH2 ekimenak, berriz, hidrogeno likidoaren eramangailu aurreratuak eta atxikitako hidrogenazio eta deshidrogenazio teknologiak garatzea du helburu, hidrogeno bolumen handiak distantzia handietara eta ekonomikoki bideragarriak diren moduan garraiatu ahal izateko.
Hitz gakoa
Internazionalizazioa
C/ San Vicente 8, Edificio Albia II.4ª plta Dpto. B. Dcha. 48001 Bilbao
Tel. 94 424 02 11
mail@clusterenergia.com