Bilatzailea :
Menura itzuli
28 Mar 2024
Martxoaren 22an, Euskadiko Energia Klusterrak sektore eoliko flotagarriko eragiketa eta mantentze-lanetako tekniken azken berrikuntzak aztertzeko ekitaldia antolatu zuen WindEurope Bilbaoren barruan. Jardunaldiak 100 pertsona baino gehiago bildu zituen, eta WindEuroperen hiru eguneko hitzaldi-programaren barruan antolatutako aldi bereko ekitaldirik jendetsuenetakoa izan zen.
Turbina eoliko flotagarrien instalazioak gora egin du azken urteotan. Eta instalatutako turbinak oraindik prototipo-aldian edo merkaturatu aurreko aldian dauden arren, eragiketa eta mantentze-lanetarako soluzioak lehen turbina hauek instalatu ahala probatzen ari dira.
Soluzio berritzaile hauen inguruan dagoen jakin-min gero eta handiagoari erantzunez eta eoliko flotagarriko O&Merako soluzio berriak eskaintzea xede zuen FLOAT&M Hazitek proiektu aitzindariaren amaiera abiapuntutzat hartuz, Euskadiko Energia Klusterrak jardunaldi bat antolatu zuen WindEuroperen barruan, arlo honetan egindako aurrerapenak ezagutzera emateko eta FLOAT&M proiektuaren emaitzak aurkezteko.
Jardunaldian World Forum for Offshore Wind aurkeztu zen, eoliko flotagarriko eragiketa eta mantentze-lanetako tekniken egungo egoeraren berri emanez. Ondoren egindako aurkezpenetako batzuek bere hartan berretsi zituzten egoera teknologikoa eta sektorearen beharrak. Iberdrolak eta Siemens Gamesak, hurrenez hurren parkeen operadorea eta OEMa diren aldetik, offshore eolikoaren egungo egoera eta eoliko flotagarriaren beharrei buruzko ikuspegia eman zuten. Kasu batzuetan, bi teknologien arteko paralelismoak aurkitu dituzte, baina argi dago alderdi asko ikertu beharko direla eoliko flotagarriko O&Mean sortzen diren galderei behar bezala erantzun ahal izateko.
Saitec Offshore Technologies-ek egindako aurkezpenean, DemoSATH plataformaren esperientzia eman zuen ezagutzera, plataformaren bost hilabeteko eragiketan ikasitakoa barne. Denbora-tarte luzea ez bada ere, turbinaren portaerari buruzko azterketa eskaini ahal izan zuten, turbinaren hurrengo etapetako eragiketa eta mantentze-lanetarako funtsezko zenbait erronka hautemanez. Jardunaldiaren amaieran, eoliko flotagarriaren etorkizun hurbileko O&Meko soluzioei argi pixka bat ematea helburu duten bi I+G proiektu nabarmendu ziren. Lehendabizi, Esteycok eta Liftrak ATOMS proiektua aurkeztu zuten, eoliko flotagarriko osagai handiak in situ ordezkatzeko soluzioa. Horrez gain, bi enpresen arteko joint-venture berria aurkeztu zuten, Solve Wind, teknologia berri hori garatu eta amaierako produktu bihurtzeaz arduratuko dena. Azkenik, FLOAT&M proiektuaren emaitzak aurkezteko txandan, Saitec-ek, proiektuaren koordinatzaileak, proiektuaren erronkak eta hiru urteko lanaren ondoren lortutako emaitzak azaldu zituen.
Hitz gakoa
Internazionalizazioa
C/ San Vicente 8, Edificio Albia II.4ª plta Dpto. B. Dcha. 48001 Bilbao
Tel. 94 424 02 11
mail@clusterenergia.com