Bilatzailea :
Menura itzuli
7 Mai 2019
Energia Klusterrak Energiari buruzko Tailerra antolatu zuen Intergune+ topaketaren barruan BT&Ien (Basque Trade & Investment) lankidetzaz, energia sektoreko enpresa txiki eta ertain berritzaileen nazioartekotzea aztertzeko. Euskadiko Nazioartekotzearen Foroa maiatzaren 6 eta 7an egin zen BECen, euskal enpresek nazioartekotze-prozesuan aurrera egiteko dituzten zerbitzuak, finantzabideak eta laguntzak ezagutzera emateko eta Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren Kanpoko Sarearen ordezkariekiko topaketak errazteko.
INTERGUNE+ 2019ko hitzaldi-programaren barruan, Energia Klusterrak Energiari buruzko Tailerra antolatu zuen BT&Ien (Basque Trade & Investment) lankidetzaz, energia sektoreko ETE berritzaileen nazioartekotzea aztertzeko. Energia Klusterrak sektorearen aurkezpen laburra egin eta horren nazioarteko izaera nabarmendu zuen. Jarraian, ETEak protagonista izan zituen mahaingurua antolatu zen. Masermic-ek eguzki-energiaren sektorean Txinako merkatuan izandako esperientzia azaldu zuen; Saitec-ek Japonia, Estatu Batuak eta beste herrialde batzuetako offshore merkatuan sartzeko gainditu behar izan dituen erronkak deskribatu zituen; eta Euskabea-k Kolonbian nazioartekotzeko jasandako zailtasunak gogoratu zituen.
Energia Klusterrak parte-hartze aktiboa izan du erakusketa-eremuan, euskal energia sektoreko enpresa eta eragileekiko bilerak antolatzeko nahiz bertaratutakoei Klusterraren nazioarteko jardunaren berri emateko erabili den stand baten bitartez, eta topaketak eskaini duen aukeraz baliatuta, ondorengo hilabeteetan merkataritza-misioen bitartez bisitatuko dituen intereseko herrialdeen berri eman eta ‘Basque Country’ marka desberdinen (Smart Grids Basque Country, Oil&Gas Basque Industry, Wind Energy Basque Country, Offshore Wind Basque Country, CSP Basque Country eta Wave Energy Basque Country) katalogoak eman ditu ezagutzera.
Bestalde, Energia Klusterrak 14 bilera ere antolatu ditu Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren Kanpoko Sareko kideekin, eragile horiekiko harremanei eutsi eta Energia Klusterreko bazkideen intereseko herrialdeetako sektore energetikoari buruzko informazio eguneratua lortzeko, klusterreko arlo estrategikoei arreta berezia emanez.
Hitz gakoa
Internazionalizazioa
C/ San Vicente 8, Edificio Albia II.4ª plta Dpto. B. Dcha. 48001 Bilbao
Tel. 94 424 02 11
mail@clusterenergia.com