Bilatzailea :
Menura itzuli
17 Mai 2019
Hamar euskal erakunderen ordezkariek, Energia Klusterrarekin batera, Alemaniara antolatutako misio batean parte hartu dute “The Smarter E Europe” topaketan parte hartzeko. Horren barruan antolatzen dira, besteak beste, EES eta Intersolar azokak, energia-biltegiratzearen nahiz energia fotovoltaikoaren arloetako mundu mailako erreferenteak. Misioa Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako Smart Mobility Industry Programaren barruan antolatu da.
Gipuzkoako Foru Aldundiak energia-biltegiratzearen eta ibilgailu elektrikoaren esparruetako Europako merkatuak esploratzeko abian duen proiektuko jarduerari atxikita, Energia Klusterrak hamar euskal enpresa eta erakunderen ordezkaritzaren parte-hartzea dinamizatu du, maiatzaren 14tik 17ra bitartean Munichen antolatu den “The Smarter E Europe” topaketan. The Smarter E Europe da energiaren arloko industriaren Europa osoko ekitaldi nagusia, eta honen barruan, aldi bereko lau biltzar eta erakusketa antolatzen dira: Intersolar Europe, EES Europe, Power2Drive Europe eta EM-Power, industria energetiko garbia eta aurreratua garatzen laguntzeko asmoz.
Hitzaldi programa beteak, erakusketa-eremu zabalarekin batera (1.354 erakusketari 100.000 metro koadroko azaleran), sektoreko eragilerik nabarmenenak biltzea lortu du: guztira, 161 herrialdetako 50.000 bisitari profesional inguru, eta horien artean zeuden CEGASA, SENER, MASERMIC, ORMAZABAL, FAGOR EDERLAN, JEMA ENERGY, GAMESA ELECTRIC, GOMU, IKERLAN, TECNALIA eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkariak. Enpresa hauetako batzuek stand propioa izan dute azokan; hala nola, CEGASA, JEMA ENERGY eta GAMESA ELECTRIC, baita MONDRAGON ASSEMBLY, INGETEAM, CARLO GAVAZZI eta SCHNEIDER-ELECTRIC ere.
Topaketan, euskal ordezkaritzak jarduera-agenda bete-betean parte hartu du: besteak beste, antolatzaileek egindako ongietorriko harreran nahiz erakusketan zehar egindako bisita gidatuetan, bateriak fabrikatzeko Alemaniako balio-kateari, mugikortasun elektrikorako sistemen integrazioari eta industriarako nahiz bizitokietarako (autokontsumorako) biltegiratze-sistemei arreta berezia emanez.
Era berean, bilerak antolatu dira biltegiratzearen, mugikortasunaren eta eguzki-energiaren arloetako intereseko enpresa eta eragileekin: Fronius, Ampere, REC-Solar, Alemaniako Eguzki Energia Elkartea, el Baden-Württembergeko Eguzki Energia Klusterra, Akitania Berria eskualdea eta Norvegiako Eguzki Energia Klusterra.
Agenda osatzeko, antolatutako hitzaldi eta saio gehienetan ere parte hartu dute. Programa trinko horretan industria energetikoaren etorkizuneko gai nagusiak jorratu dituzte, energia berriztagarrietatik energiaren deszentralizazio, digitalizazio eta akoplamenduraino, energia adimendunei eta interkonektatuei arreta berezia emanez. Foroetan eta hitzaldietan gai eta proiektu berritzaile ugari aztertu dira, teknologia berritzaileetatik negozio-eredu berrietaraino. Era berean, erakusketa-eremuaren azalera handiak euskal ordezkaritzako kideen eta topaketan bildutako 1.300 standen baino gehiagoren ordezkarien arteko harremanak finkatzen lagundu du, sinergiak eta lankidetza-aukerak zehaztea ere erraztu duelarik.
Hitz gakoa
Internazionalizazioa
C/ San Vicente 8, Edificio Albia II.4ª plta Dpto. B. Dcha. 48001 Bilbao
Tel. 94 424 02 11
mail@clusterenergia.com