Bilatzailea :
Menura itzuli
29 Aza 2023
Euskadiko Energia Klusterrak "Smart Grids Basque Country" stand bateratua antolatu du aurten ere ENLIT Europe ekitaldian, 10 euskal enpresa eta lankidetza-bidezko zenbait proiektu bilduz. Erakusketa-gune handia eta aldi bereko hitzaldi eta saioen programa zabala uztartzen dituen nazioarteko ekitaldi honek Sare Adimendunen sektoreko enpresa eta erakunde nagusiak bildu ditu Parisen azaroaren 28tik 30era bitartean.
ENLIT Europe erreferentziazko ekitaldiaren edizio berri bat antolatu da Parisen, industria konektatzeko eta Europari energia-sistema deskarbonizatu eta digitalizaturanzko eboluzioa egiten laguntzeko, trantsizio energetikoari begira. Oraingo honetan, 700 enpresa erakusketarik, 500 hizlarik eta 14.000 parte-hartzaile inguruk parte hartu dutela kalkulatu da.
Sare adimendunen balio-kateko erreferentziazko hamar euskal enpresa eta erakundek (Ariadna Grid, Barbara, Iberdrola, Merytronic, Ormazabal, Pronutec, R2M Solution, Relyum, Tecnalia eta ZIV) 216 m2ko guztizko azalera zuen “Smart Grids Basque Country” standa partekatu dute. Bertan, jarduera biziko hiru egunetan, soluzioak, eskaintza teknologikoa, eta elektrizitate-sareen digitalizazioarekin zein energia-sektorearen deskarbonizazioarekin lotutako erronkei erantzuteko gaitasunak aurkeztu dituzte, Euskadin dagoen enpresen, erakundeen eta ezagutza-eragileen arteko lankidetza-ekosistema sendoa eta honen berrikuntza-potentziala ezagutzera emanez.
Enpresekin batera, HESTIA eta BeFlexible proiektu europarrek ere ordezkaritza propioa izan dute stand bateratuan.
Euskadiko Energia Klusterrak berezko gunea izan du standean lankidetza bidezko proiektu batzuen zabalkundea egiteko, Europako Batzordeak COSME eta Horizon Europe programen bidez finantzatutako ESECA eta ENERSHARE kasu, baita Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak finantzatutako I+G arloko proiektu batzuk ere, hala nola GRETHA eta ASTRA-CC (HAZITEK programa), VIRTGRID eta RESINET (ELKARTEK programa).
Edizio hau hasi baino lehentxeago, ezagutzera eman zen Bilboren hautagaitzak 2025eko Enlit Europerako lortu duen garaipena, euskal elektrizitate-sektoreak luzaz espero izan duena. Topaketa BECen egingo da Enlitek eta Iberdrolak sinatutako aliantza estrategikoaren harira, eta Parisen gauzatzen hasi da, Elena Leon Iberdrola Taldeko Sareen Zuzendari Nagusiak eta Nicolás Arcauz Smart Gridsetako Zuzendariak hitzaldi-programan izandako parte-hartze nabarmenarekin.
Albisteak erronka ilusionagarria dakarkio, baita nazioarteko aintzatespen berri bat ere, sare adimendunen euskal sektoreari eta balio-kateko enpresa eta eragileei, izan ere, modu aktiboan parte hartu dute ahalegin kolektibo honetan 2022an, Enlit on the Road (ekitaldia eta balio-kateari buruzko erreportajea) bezalako ekimenen bidez.
Hitz gakoa
Internazionalizazioa
C/ San Vicente 8, Edificio Albia II.4ª plta Dpto. B. Dcha. 48001 Bilbao
Tel. 94 424 02 11
mail@clusterenergia.com