Bilatzailea :
Menura itzuli
24 Abu 2021
Abuztuaren 24an, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak eta Brian Ball Viriginia estatuko Merkataritza eta Negozioko idazkariak ekitaldi telematiko baten bidez sinatu zuten Euskadi eta Virginia estatuaren (AEB) arteko akordioa, energia berriztagarriei aplikatutako teknologien garapen eta ezarpenean zein energia-eraginkortasunean eta biltegiratzean lankidetzan jarduteko.
Energia Klusterrak energia sektoreko euskal enpresen izenean eta bereziki offshore eolikoaren balio-kateari atxikitako enpresen izenean parte hartu zuen ekitaldian. Euskal industriak jarduera nabarmena garatzen du offshore eolikoaren merkatuan, eta nazioarteko posizionamendu ona du bere lehiakortasun eta gaitasun teknologikoari esker. Ildo horretan, Virginia estutarekin sinatutako akordioak parte-hartzea erraztuko dio datozen urteotan Estatu Batuetako mendebaldeko kostaldean garatu beharreko offshore proiektu eoliko nagusietan.
Akordioa Energiaren Kluster Elkarteak (EKE) eta Basque Trade & Investmentek (BTI) offshore eolikoaren sektoreko 15 euskal enpresen ordezkaritza batekin nazioartekotze-jarduerak berreskuratzeko AEBetara antolatu beharreko misioaren barruan sinatu behar zen, izan ere, enpresa horiek guztiek misio horretan parte hartuko zutela egiaztatua zuten, abuztuaren 24tik 26ra bitartean Richmonden (Virginia) antolatutako IPF2021(International Partnering Forum) ekitaldiaren harira.
COVID-19ak AEBetara bidaiatzeko ezarri dituen murrizketek eraginda, misioa bertan behera gelditu zen eta ondorioz, hitzarmena modu telematikoan egin behar izan zen. Akordioa sinatu aurretik, Arantxa Tapiak, Iñigo Ansola Energiaren Euskal Erakundeko (EVE) zuzendari nagusiak, Ainhoa Ondarzabal BTI Nazioartekotze Agentziako zuzendariak eta Jose Ignacio Hormaeche Energiaren Kluster Elkarteko zuzendari nagusiak bilera bat egin zuten Virginia estatuko ordezkariekin: Brian Ball, Merkataritza eta Negozioko kontseilaria, Trieste Lockwood, Politika aholkulari seniorra, Jennifer Palestrant, Meatze, Mineral eta Energia departamentuko zuzendari laguntzailea eta John Begala, Merkataritza eta Negozioko Idazkari laguntzailea.
Informazio gehiago hemen: Irekia
Hitz gakoa
Internazionalizazioa
C/ San Vicente 8, Edificio Albia II.4ª plta Dpto. B. Dcha. 48001 Bilbao
Tel. 94 424 02 11
mail@clusterenergia.com