Bilatzailea :
Menura itzuli
4 Uzt 2019
Uztailaren 4an eta 5ean, Energia Klusterrak, EVEren lankidetzaz eta HWS eta SAITEC OFFSHORE enpresak aldean zituela, Fukushimako prefekturarako misio batean parte hartu zuen, bi eskualdeen arteko lankidetza teknologiko eta enpresariala garatzen lagun dezakeen elkarren ezaupidea sustatu eta loturak estutzeko
Bisitaldia uztailaren 4an eta 5ean egin zen, eta Energia Klusterraren bazkide laguntzailea den Energy Agency Fukushimak koordinatu zuen zuzen-zuzenean. Ostegun goizean, uztailak 4, mintegi bat antolatu zen EVErekin, Iñigo Ansola Zuzendari Nagusiak ordezkatuta, eta HWS eta SAITEC OFFSHORE enpresekin batera, eta bertan, Energia Klusterrak euskal enpresen potentzialtasuna aurkeztu zuen Fukushimaren intereseko zenbait esparrutan; esaterako, energia eolikoan, eguzki-energia fotovoltaikoan edo elektrizitate-sareetan. Mintegian, Japoniako erakundeen 50 ordezkari inguruk parte hartu zuten. Arratsaldean, euskal ordezkaritzak prefekturako erreferentziazko bi enpresa bisitatzeko aukera izan zuen: litio-ioizko bateriak ekoizten dituen MURATA enpresa eta KITASHIBA ELECTRIC deritzona, ekipamendu elektrikoa fabrikatzen duena.
Ostiralean, hilak 5, agenda instituzionalagoa izan zen, eta Merkataritza, Industria eta Enpleguko Zuzendari Nagusi Kanari jaunarekin eta Ide Gobernadoreordearekin izandako goizeko bileren ondoren, arratsaldez, segizioak Japoniako energia berriztagarrien arloko zentro teknologiko nagusia bisitatu zuen: FREA (Fukushima Renewable Energy Institute) deritzona, AIST (National Institute of Advanced Industrial Science and Technology) zentro-sare nazionalari atxikitakoa. Zentroko ikertzaile taldeak energia eolikoan, eguzki energian, ekipamendu elektrikoan eta hidrogenoaren teknologietan espezializatuta daude, besteak beste.
Bisita honek beste aurrerapauso bat ekarri dio bi euskaldeen arteko lankidetzari, maiatzaren 30ean Bilbon sinatutako lankidetza-hitzarmenaren ondoren, eta Fukushima sarbide paregabetzat posizionatu du Japoniako merkatuari oratu nahian dabiltzan euskal energia sektoreko enpresentzat.
Hitz gakoa
Internazionalizazioa
C/ San Vicente 8, Edificio Albia II.4ª plta Dpto. B. Dcha. 48001 Bilbao
Tel. 94 424 02 11
mail@clusterenergia.com