Bilatzailea :
Menura itzuli
1 Abe 2020
Estatuko 10 kluster elkartek baino ez dute aintzespen hori, baita Energia eta Ingurumen arloko Europako 7 erakundek ere
Horrela, Energia Klusterra “bikaintzat” jo diren 18 herrialdetako 119 klusterrek osatutako taldeko kide bihurtu da. Balorazio hori 10 erakundek baino ez dute estatuan, eta Energia eta Ingurumen arloko 7 klusterrek maila globalean (2 Danimarkan, 3 Norvegian eta 1 Austrian, EKE beraz gain)
ECEI ziurtagiria (hiru kategoria ditu: brontzea, zilarra eta urrea) gero eta interes handiagoa sortzen ari da Europan, kluster elkarteek jardueren kudeaketan lortutako gaitasuna, esperientzia eta emaitzak baliozkotzeko. Duela bi urte, EKE izan zen Gold Label ziurtagiria lortu zuen Euskadiko lehenengo klusterra, eta garai hartan 66 erakundek baino ez zuten etiketa hori.
Auditoretzan, froga dokumentalen bilketaren nahiz klusterreko kudeatzaile eta taldearekiko elkarrizketen bitartez, 31 adierazle ebaluatzen dira. EKEk hobekuntza nabarmena lortu zuen ebaluazioan, izan ere, % 91eko emaitza jaso zuen, 2017ko lehen ekitaldian izandako % 84koaren aldean (urrezko ziurtagiriaren muga % 80koa da). Hobekien baloratutako adierazleen artean, hauek nabarmendu behar dira: plangintza estrategikoa, eskainitako jarduera eta zerbitzuen kalitatea, komunikabideetan lortutako aintzatespen-maila eta bazkideen inplikazio-maila.
Hitz gakoa
Internazionalizazioa
C/ San Vicente 8, Edificio Albia II.4ª plta Dpto. B. Dcha. 48001 Bilbao
Tel. 94 424 02 11
mail@clusterenergia.com