Bilatzailea :
Menura itzuli
24 urt 2024
Saioan Europako zenbait adituk parte hartu dute, eta kluster elkarte batentzako negozio-eredu arrakastatsua lortzeko gakoak izan dituzte hizpide.
Ekitaldi hau European Cluster Collaboration Platform (ECCP) delakoak kluster-komunitateari zuzenduta egiten dituen online topaketen barruan antolatu da. Horietan, informazio eguneratua eskaintzen dute industria arloko azken politikei eta klusterren parte-hartzeari buruz, proiektu eta jardunbiderik onenak, ECCPren azken albisteak eta finantzaketa-aukerak barne hartuz. EU Clusters Talks delakoak ezaguerak trukatu eta Europako klusterren intereseko gaiak eztabaidatzeko gunea dira, eta gai desberdinak jorratzen dituzte topaketa bakoitzean.
Oraingoan, urtarrilaren 24ko topaketak Successful clustering: Business models and management skills” gaia izan zuen ardatz. Saioaren sarrerako hitzaldian mintzatu zen Marek Przeor, Europako Batzordeko kluster politikaz arduratzen den DG GROWko arloaren ordezkaria. Ondoren, Euskadiko Energia Klusterra partaide izan zuen mahai-ingurua antolatu zen, honako hizlari hauekin:
• Alain Tubiana, “Collective Intelligence and Innovative Ecosystems in Europe” masterraren arduraduna, University of Strasbourg
• Astoa: Kristín Sigurjónsdóttir, CEO, Iceland Tourism Cluster
• Christian Rangen, bazkide sortzailea, Engage // Innovate
• Gisela Sanchez, Europako Proiektuen arduraduna, Finance Innovation
• Marcos Suárez, Arlo Estrategikoen zuzendaria, Euskadiko Energia Klusterra
Topaketak jakin-min berezia eragin zuen europar komunitatean, 130 parte-hartzaile baino gehiago erakarriz.
Informazio gehiago esteka honetan.
Hitz gakoa
Internazionalizazioa
C/ San Vicente 8, Edificio Albia II.4ª plta Dpto. B. Dcha. 48001 Bilbao
Tel. 94 424 02 11
mail@clusterenergia.com