Bilatzailea :
Menura itzuli
9 Uzt 2019
Uztailaren 8an eta 9an offshore energia eolikoari buruzko jardunaldia antolatu zuten Kitakyushun CDTIk eta NEDOk Energia Klusterraren lankidetzaz, eta bertan, bederatzi euskal erakundek azkenaldiko aurrerapen nagusiak Japoniako sektorearen ordezkarien aurrean aurkezteko aukera izan zuten.
Misioa, CDTIk eta NEDOk JSIP (Japan-Spain Innovation Program for Technological Cooperation) deritzon aldebiko programaren barruan abian duten lankidetza teknologikoari atxikita antolatu zen, 2018ko uztailean Bilboko Euskalduna Jauregian ekitaldi nagusia izan zuen japoniar ordezkaritza baten alderantzizko misioari jarraipena emanez.
Oraingoan, astelehenean, uztailak 8, mintegi nagusia egin zen Kitakyushu International Conference Center delakoan, bi herrialdeetako ehun bat pertsonaren parte-hartzeaz. Jardunaldian, oinarri finkoko nahiz egitura flotagarriko offshore teknologien aukerekin eta diseinu berriekin lotuta, erakunde japoniarrek zein espainiarrek garatu dituzten proiektuen kasuak aurkeztu ziren. Jardunaldi teknikoaren ondoren, 60 B2B bilera baino gehiago antolatu ziren ordezkari japoniarren eta espainiarren artean.
Bisitariak elkarren artean koordinatu zituzten Energia Klusterrak eta Enpresa Eolikoen Elkarteak. Euskadiren izenean, mintegian izan ziren DITREL, ESTEYCO, HWS, ISATI, NAVACEL, NAUTILUS, SAITEC OFFSHORE eta VICINAY enpresak, baita ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA ere, Iñigo Ansola Zuzendari Nagusiak ordezkatuta. Bestalde, asteartean, uztailak 9, kostaldetik 15 kilometrora dagoen Hibiki-Nadako eoliko flotagarriaren erakustaldi-proiekturako bisita antolatu zen.
Ekimen hau da NEDOk alternatiba teknologiko honen alde abian dituen apustu nagusietako bat, eta gabarra itxurako plataforma baten gainean, bi palaz hornitutako turbina bat du. Proiektu honen bitartez, NEDOk Japoniako kostaldeko baldintza ozeaniko eta meteorologikoetara egokitutako teknologiak garatu nahi ditu offshore eolikoan erabiltzeko.
Hitz gakoa
Internazionalizazioa
C/ San Vicente 8, Edificio Albia II.4ª plta Dpto. B. Dcha. 48001 Bilbao
Tel. 94 424 02 11
mail@clusterenergia.com