Bilatzailea :
Menura itzuli
10 Eka 2019
Frantzian antolatzen den itsas energien sektoreko urteko azokarik handienak, Seanergy 2019 delakoak, mundu osoko 200 erakusketari eta 2.000 parte-hartzaile baino gehiago bildu ditu. BIMEPek, DITRELen eta Energiaren Euskal Erakundeak erakusketari gisa parte hartu dute Energia Klusterrarekin batera, ‘Wave Energy Basque Country’ markari atxikitako standean.
SEANERGY 2019 ekainaren 5etik 7ra bitartean egin da Dunkerque hirian, itsas energiei lotutako enpresa, erakunde eta kluster elkarte nagusiak bildu dituelarik. Azoka hau Frantzian antolatzen den itsas energien arloko nazioarteko topaketarik handiena da, eta Energia Klusterrak batera parte hartzea proposatu die ‘Wave Energy Basque Country’ markari atxikitako standaren bitartez, olatu-energiaren sektoreko euskal enpresa eta erakunderik garrantzitsuenei.
BIMEPek, DITRELek eta Energiaren Euskal Erakundeak erakusketari bezala parte hartu dute Energia Klusterrarekin batera ‘Wave Energy Basque Country’ delako standean, eta Euskadik olatu-energiaren arloan dituen gaitasunak irudikatu dituzte erakusketa-eremuan izandako parte-hartze nabarmenari esker.
Nazioarteko topaketa honetan, standean, Energia Klusterrak koordinatu eta Suedia, Danimarka, Belgika eta Eskoziako klusterrekin batera gauzatzen ari den ELBE proiektu europarra (Europe Leading Blue Energy) ere izan da ikusgai. ELBE proiektua Europako Batzordeko DG GROW zuzendaritza nagusiaren Cluster GO International programari atxikita dago eta energiaren sektorean aukeratutako proiektu bakarra izan da deialdiaren lehenengo fase honetan, Europak itsas energien garapen teknologikoan duen lidergoan kluster horiei dagozkien erakundeek hartu duten garrantziaren seinale, bereziki olatuen energian, korronteen energian eta energia eoliko flotagarrian.
Azokarekin batera antolatutako aldi bereko saio eta hitzaldi teknikoez gain, Dorleta Marinak (BIMEP) saiakuntza-azpiegituretako probak garatzen laguntzea xede duen BLUEGIFT proiektua aurkeztu zuen pitch eremuan.
Hitz gakoa
Internazionalizazioa
C/ San Vicente 8, Edificio Albia II.4ª plta Dpto. B. Dcha. 48001 Bilbao
Tel. 94 424 02 11
mail@clusterenergia.com