Bilatzailea :
Menura itzuli
5 Api 2019
WindEurope 2019 azokak BECen egin duen astebeteak aukera ugari eskaini dizkie bertaratutakoei. Azoka bisitatzeaz gain, zenbait erakundek Euskadiko sektore eolikoaren giltzarrizko instalazioak ezagutzeko aukera izan dute. Apirilaren 4an, Energia Klusterrak tour txiki bat antolatu zuen Wind Energy Basque Country pabilioiari atxikitako zenbait standetan zehar Afrikako herrialdeetatik etorritako erakundeentzat, eta biharamunean, Bilboko Portuko enpresak bisitatu zituen herrialde horietako eta Europako zenbait eskualdetako erakundeekin batera.
WindEurope 2019 azokan, aldi bereko hainbat ekitaldi antolatu ziren. Adibidez, Afrikan garapen bidean dauden merkatuak ezagutzeko jardunaldietan, Kenya, Nigeria eta Mozambikeren ordezkariek herrialde horietan energia eolikoa zabaldu eta elektrizitate-sareak berritzeko dauden aurreikuspenak aurkeztu zituzten. Ordezkari instituzional hauek Wind Energy Basque Country pabilioia bisitatzeko aukera izan zuten, eta bertan, tour txiki bat antolatu zieten parke eolikoetako O&Mean eta parkeak sarearekin lotzeko ekipo eletrikoetan trebatuta dauden Kimua, Protecttion, Alerion, Aeroblade eta Ormazabal euskal enpresak ezagutzeko aukera izan zezaten.
Bestalde, azokaren barruan, arku atlantikoko eskualdeen arteko topaketa bat antolatu zen, eta hauek ere pabilioia ezagutu ahal izan zuten.
Ostiralean, azoka-egunez kanpoko ekitaldi ofizialaren barruan, Bilboko porturako bisita antolatu zen erakunde hauentzat Uniportekin batera. Bisitaldi honetan, portuak sektore eolikorako tamaina handiko piezak garraiatzeko eskaintzen duen kokapen aparta aurkeztu zieten, eta jarraian, Haizea Wind lantegia eta Siemens Gamesak aerosorgailuetako pieza handiak gorde eta banatzeko portuan dituen instalazioak bisitatu zituzten.
Hitz gakoa
Internazionalizazioa
C/ San Vicente 8, Edificio Albia II.4ª plta Dpto. B. Dcha. 48001 Bilbao
Tel. 94 424 02 11
mail@clusterenergia.com