Bilatzailea :
Menura itzuli
7 Mar 2024
Euskadiko Energia Klusterreko zuzendari eta BH2Cko Zuzendaritza Batzordeko kide José Ignacio Hormaechek Hidrogenoaren Euskal Korridorea aurkeztu du “Sektorearteko sinergiak: hidrogeno-haranen eginkizuna” izenburuko osoko bilkuran, aurten Bilboko BECen antolatutako European Hydrogen Energy Conference (EHEC) 2024 topaketaren barruan.
Hitzaldian, Hormaechek Euskadi hidrogenoaren esparruko aukera handiko eskualde bihurtzen duten faktoreak nabarmendu ditu: kokapen estrategikoa, deskarbonizatu beharreko industria-sektoreek bertako ekonomian duten pisua eta bertako balio-katearen gaitasun teknologiko eta industrialak. Testuinguru honetan azaldu du Petronorren estrategia, datozen urteetan egun BH2Cri atxikitako 52 proiektuen eta 73 enpresen oinarri eta erreferentzia izango diren 3 elektrolizagailu (2,5, 10 eta 100 MWekoak) martxan jartzea xede duena. Jarraian, BH2Cren eta Eusko Jaurlaritzak bultzatutako “Net Zero Basque Industrial Supercluster” ekimenaren arteko lerrokadura aztertu du, izan ere, ekimen horrexetan zehaztu dira energia-kontsumoen ondorioz CO2 isurpen gehien eragiten duten industria-sektoreak deskarbonizatzeko Ibilbide Orriak. Hitzaldiaren amaieran, Hormaechek BH2Cren arrakasta-faktoretzat nabarmendu ditu proiektu guztietarako zeharkako jarduerak, hala nola Abantoko Parke Teknologikoa, Hidrogenoaren Ezagutza Gela (Euskadiko unibertsitateak eta Lanbide Heziketako ikastetxeak partaide dituena) eta Euskadiko Energia Klusterraren Hidrogenoaren Foro Sektoriala, azken 3 urteetan balio-kateko 150 enpresa eta eragile baino gehiagoren arteko topagune eta esperientziak partekatzeko gune bilakatu dena.
Hitz gakoa
Internazionalizazioa
C/ San Vicente 8, Edificio Albia II.4ª plta Dpto. B. Dcha. 48001 Bilbao
Tel. 94 424 02 11
mail@clusterenergia.com