Bilatzailea :
Menura itzuli
27 Mar 2024
Euskadiko Energia Klusterrak eta Norwegian Offshore Wind delakoak MoU bat sinatu dute Norvegiako eta Euskadiko itsas-eolikorako hornidura-kateen arteko lankidetza indartzeko. Gainera, bi erakundeen artean, mintegi bat antolatu dute DemoSATH proiektua azterketa-kasutzat hartuta, Euskadiko eta Norvegiako enpresek proiektu horretan eta eoliko flotagarri osoan dituzten gaitasunak ezagutzera emateko. Bestalde, Euskadiko Energia Klusterrak, energia-sektorean espezializatutako Rystad Energy kontsultoretza norvegiarrarekin batera, networking-ekitaldia antolatu zuen haien aliantzaren berri emateko eta Rystadek WindEuroperentzat landu berri duen txostenari buruzko informazioa emateko.
Martxoaren 21ean, WindEurope Bilbao delakoaren barruan, Euskadiko Energia Klusterrak akordioa sinatu zuen Norwegian Offshore Wind klusterrarekin, bi herrialdeetako itsas-eolikoaren balio-kateen arteko sinergiak sortu eta bateragarritasuna sustatzeko asmoz. Akordio honen bidez, erraztasunak eman nahi dituzte Euskadiko eta Norvegiako enpresen artean kontratu eta proiektu berriak sor daitezen. Akordioa ez da mugatu Norvegia eta Espainiako merkatuetatako lankidetzara, baizik eta Europako eta mailako globaleko beste merkatu batzuk ere barne hartu ditu.
Azken urteotan gauzatutako lankidetzaren adibidetzat, bi klusterrek ekitaldi bat antolatu zuten martxoaren 21ean bertan, WindEurope Bilbaon, BiMEPen instalatuta dagoen DemoSATH plataforma flotagarriaren prototipoaren inguruko lankidetza-kasua ezagutzera emateko. Norvegiako enpresek esperientzia zabala dute itsas-instalazio eta eragiketetan, oil&gas sektoreari lotuta. Bestalde, euskal enpresek ezagutza handia dute eoliko flotagarriko ingeniaritzaz eta sektore honetarako ekipamenduen fabrikazioaz. Horrela, Saitecek DemoSATH proiektua eta honen fabrikazio eta instalazioaren ezaugarriak aurkeztu zituen RWErekin batera. Norvegiako Windstaller enpresak prototipoaren instalazioan duen parte-hartzea aurkeztu zuen, eta Vicinayk prototipoaren ainguratze-sistemen horniduran duen eginkizuna. Bertaratutako 20tik gora enpresek lankidetza-adibide horietatik ikasteko aukera izan zuten, eta Euskadiko eta Norvegiako enpresei sektore eoliko flotagarrian lankidetzan jarraitzea erraztuko dieten etorkizuneko aukeren lekuko izan ziren.
Azkenik, arratsalde horretan bertan, Euskadiko Energia Klusterrak networking-ekitaldia antolatu zuen Rystad Energyrekin batera ABBA Euskalduna hotelean. Energia-sektorean espezializatutako kontsultoretza norvegiarrak WindEuroperentzat landutako “Our wind, our value” txostena aurkeztu zuen, eta ondoren, networking-gunea eskaini zuten bertaratutako nazioarteko zein euskaldiko enpresekin harremanetan jartzeko.
Hitz gakoa
Internazionalizazioa
C/ San Vicente 8, Edificio Albia II.4ª plta Dpto. B. Dcha. 48001 Bilbao
Tel. 94 424 02 11
mail@clusterenergia.com