Bilatzailea :
Menura itzuli
3 Ira 2019
Vicinay Marine, Tubacex, Alerion, Gainza Forge, Hadimek eta Navacel euskal enpresek, UPV/EHUrekin eta Tecnaliarekin batera, Oil&Gas sektoreari zuzendutako produktu, teknologia eta zerbitzuen arloko azken garapenak aurkeztu dituzte Europako erreferentziazko ekitaldian, Energia Klusterrak Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren (BTI) eta Fluidexen lankidetzaz antolatutako baterako standean.
SPE Offshore Europe azoka irailaren 3tik 6ra bitartean antolatu da Aberdeenen (Eskozia), sektorearen maila globaleko erreferentziazko ekoizpen eta berrikuntza zentroan. 950 enpresa erakusketari eta 38.000 parte-hartzaile bilduz, sektorearen Europa osoko ekitaldirik garrantzitsuenetakoa bihurtu da.
Euskadi-Basque Country pabilioiak, ‘Oil&Gas Basque Industry’ markari atxikita, balio-kate honen Euskadiko enpresa nagusietako batzuk bildu ditu. Vicinay Marine, Tubacex, Alerion, Gainza Forge, Hadimek eta Navacel enpresek, Euskal Herriko Unibertsitatearekin (UPV/EHU) eta Tecnaliarekin batera, erakusketari bezala parte hartu dute standean, eta azoka zein jardunaldi teknikoak uztartzen dituen topaketa honetan, Oil&Gas sektoreari zuzendutako produktu, teknologia eta zerbitzuen arloko azken garapenak partekatzeko aukera izan dute. Biltzarrak 12 saio magistral eta 86 dokumentu tekniko bildu zituen. Tecnaliaren izenean, Pablo Benguriak artikulu teknikoa aurkeztu zuen, materialak eta osagaiak itsas handiko egiazko baldintzetan ikertzen dituen HarshLab laborategiari buruz, eta ekialdiaren katalogo ofizialean argitaratu zuen.
Horrez gain, ekitaldiak zirauen bitartean, Energia Klusterrak hainbat bilera antolatu zituen sektoreko giltzarrizko erakundeekin: BP, Shell, Oceaneering edo PD&MS. Elkarrizketa horietan, euskal Oil&Gas sektorearen ezaugarriak eman zituen ezagutzera, kalitateari, berrikuntzaren aldeko apustuari eta erreferentziazko enpresen kontzentrazioari dagokienez.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako Sailak lehentasunezkotzat jo du ekitaldi hau nazioartekotze estrategiaren barruan. Laguntza honek Oil&Gas Basque Country marka zabaltzea ahalbidetu du Energia Klusterraren eskutik, gure mugetatik kanpo antolatutako nazioarteko erreferentziazko ekitaldian.
Petrolioaren eta gas naturalaren ustiapen eta ekoizpen sektorea urterik urte biltzen da Aberdeeneko SPE azokan eta topaketa hau Oil&Gas sektorearen erreferentziazko ekitaldi bihurtu da “Engineering & Procurement” arloko profesionalentzat. Europa mailan, Stavangerreko ONS azokarekin txandakatzen da urte bikoitietan, eta bi topaketa hauek sektorearen Europa osoko hitzordurik garrantzitsuenak dira.
Hitz gakoa
Internazionalizazioa
C/ San Vicente 8, Edificio Albia II.4ª plta Dpto. B. Dcha. 48001 Bilbao
Tel. 94 424 02 11
mail@clusterenergia.com