Bilatzailea :
Menura itzuli
29 Ira 2022
Aurkezpena energia-sektorearen berariazko erabilera-kasuetarako datu-guneak garatzeko aukera aztertzea xede zuen tailer baten barruan egin zen. Tecnaliak, Sovityk, Teknikerrek eta EKEk lankidetzan jardun zuten saioa prestatzeko lanetan, eta bertan eman ziren ezagutzera PLATOON H2020 proiektuetan eta DAEKIN Elkartek proiektuan egindako aurrerapenak.
Irailaren 28an, Bartzelonan egin zen “Data Spaces Discovery Day” (Datu-guneak Ezagutzeko Eguna), subiranotasunak datuak partekatzean duen enpresa-balioari buruz IDSA (International Data Spaces Association) elkarteak antolatutako jardunaldia, Datuaren Ekonomiako (Data Economy) nazioarteko eragile garrantzitsuak bilduz.
Ekitaldian hainbat hitzaldi, mahai-inguru eta tailer egin ziren, datu-guneetan, hauen erronka teknikoetan zein lege eta antolaketa arlokoetan, inplikatutako teknologia nagusietan eta hainbat enpresa-sektoreren (automobilgintza, fabrikazio aurreratua, turismoa, mugikortasuna, elikadura eta energia) gaineko balizko aplikazioan sakontzeko.
Tailerretako batean, energia-sektorean datu-guneak hedatzeko aukera aztertu zuten Energia Klusterra, Tecnalia, Sovity (IDS konektoreak garatzea xede duen Fraunhoferren spin-offa) eta Teknikerren ordezkariek, gaiari hiru ikuspegitatik helduz: segmentu eolikorako berariazko erabilera-kasu bat, atxikitako balio-proposamena eta onurak barne; testuingurua, informazioa eta trukatu beharreko datuak, eta segmentu horretako datu-guneen arkitekturari, garapenari, demostrazioari eta ezarpenari dagozkien alderdi teknikoak.
Energia Klusterrak agerian utzi zuen digitalizazioak eta datuen partekatzeak energia berriztagarrien sorkuntzako eta bereziki offshore parke eolikoetako eragiketa eta mantentze-lanetako (OPEX) kostuak murrizteko tresnatzat duen garrantzia. Testuinguru honetan, datuetarako sarbidea parkeen jabeengana eta aerosorgailuen fabrikatzaileengana mugatu da, baina datuak balio-kateko gainerako kideekin (osagaien fabrikatzaileekin, IKT enpresekin eta ikerketa-zentroekin) partekatzeak garrantzi handiko onurak ekar ditzake, diseinuaren, errendimenduaren eta aerosorgailuetarako osagaien bizitza erabilgarriaren hobekuntzari dagokionez, baita kostuak (CAPEX eta OPEX) murrizteari dagokionez ere.
Gainera, datu-guneei lotutako teknologiak garatu eta ezartzeko dauden erronka nagusiak aurkeztu ziren ikuspegi teknikorik, baita PLATOON H2020 proiektuetan eta DAEKIN Elkartek proiektuan egindako aurrerapenak ere, berrikitan abiarazi diren OMEGA-X eta ENERSHARE Horizon Europeko proiektuetan aurreikusitakoak barne.
Aurkezpenen amaieran, bertaratutakoek eta hizlariek planteatutako alderdien inguruan eztabaidatu eta erabilera eolikoaren eta beste sektore batzuetako (automobilgintza, esaterako) erabileren arteko antzekotasunak eta desberdintasunak kontrastatzeko aukera izan zuten.
Hitz gakoa
Berrikuntza
C/ San Vicente 8, Edificio Albia II.4ª plta Dpto. B. Dcha. 48001 Bilbao
Tel. 94 424 02 11
mail@clusterenergia.com