Bilatzailea :
Menura itzuli
27 Ira 2022
Saioa irailaren 19an egin zen Bizkaiko Teknologia Parkean Deloitteren lankidetzaz, eta UFDk (Naturgy Taldea) datozen urteotarako banaketa-negozioan aurreikusiak dituen lehentasunezko teknologiak eta inbertsio-planak bertatik bertara ezagutzeaz gain, esparru honetan abian dituzten jarduerak eta gaitasun teknologikoak aurkezteko aukera eman zien enpresei, lankidetza-aukerak sustatzeko asmoz.
Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planeko (PRTR) finantzaketaren testuinguruan eta energia elektrikoaren banaketa-sareak digitalizatzeko inbertsioei erreparatuz (C8.I2), Energia Klusterrak Sare Adimendunei buruzko Foro Sektorialeko enpresen eta Naturgy Taldeko UFD elektrizitate-banatzailearen inbertsio-arduradunen arteko topaketa antolatu du Deloitteren laguntzaz.
Foro Sektorialeko 18 erakunde partaide izan zituen saio honen hasierako testuinguruaren azalpenean,, José Ignacio Hormaeche Energia Klusterreko Zuzendariak Sare Adimendunetako euskal balio-katea (“Smart Grids Basque Country”) aurkeztu zuen, eta Deloitteko Alberto Díazek eta Alberto González-Salasek Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren (PRTR) barruan aurreikusitako araugintza arloko berritasun nagusiak deskribatu zituzten, uztailean argitaratuko den elektrizitate-sektoreko sandboxei buruzko 568/22 Errege Dekretuari arreta berezia emanez.
Jarraian, Jose Julio Pérez (Banaketa Sistemaren kudeatzailea), José Luis Vallejo (Berrikuntzaren Arduraduna), Antonio Romero (Aktiboak Kudeatzeko Unitatearen Arduraduna) eta Francisco Fernández-Peiteado (Sistema Planifikatzeko Unitatearen Arduraduna) kide dituen UFDko taldeak, enpresa honek datozen urteotako banaketa-negozioko inbertsio-jardueran ardatz izango dituen eraldaketa digitalaren arloko erronkak eta lehentasun teknologikoak aurkeztu zituzten.
Foro Sektorialeko enpresen izenean, Lumiker, Barbara IoT, MESA-Schneider Electric, Arteche, Ibermática, Ariadna Grid/Pronutec/Merytronic, Ingeteam eta Tecnaliaren ordezkariek beren jarduera eta elektrizitatearen banaketa-sektorerako digitalizazio eta berrikuntza teknologikoko osagai nabarmena erantsiz garatu dituzten produktuak eta soluzioak aurkeztu zituzten, agerraldiak UFDk zehaztutako lehentasunezko gaietara bideratuz.
Topaketa honi esker, nabarmen aberastu da UFDren (Naturgy Taldea) eta Sare Adimendunei buruzko Foro Sektorialeko enpresen arteko elkar ezagutza, eta lankidetza-aukerak identifikatzen lagunduko du, banaketa-operadoreak datozen urteotan egin asmo dituen inbertsioen ildoan.
Hitz gakoa
Berrikuntza
C/ San Vicente 8, Edificio Albia II.4ª plta Dpto. B. Dcha. 48001 Bilbao
Tel. 94 424 02 11
mail@clusterenergia.com